Koldo Martínez (Geroa Bai): “Beharrezkoa da genero berdintasunera eramango gaituen egitura aldaketa bat”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abe. 15a, 00:00

Geroa Baik Clara Campoamor eta María Dominguez kaleen bidegurutzea aukeratu du, Artika Berrin, berdintasun arloan bere proposamenak azaltzeko. “Estatu mailako politikarako bi emakume biziki garrantzitsu izan ziren. Clara Campoamorek  denon eskubideak defendatu zituen eta Estatuan emankumeen sufragioaren bultzatzaileetako bat izan zen, eta María Dominguez Estatuko lehen emakume alkatea izan zen, Zaragozako Gallur udalerrian. Lehena erbestean hil zen eta Domínguez frankismoak fusilatu zuen. Bi emakume borrokari izan ziren, justizian sinesdunak, aitzindariak eta bere bizitza edo lurrarekin ordaindu zutenak ezarritako boterearen aurka altxatzea”, azaldu du Martínezek.

Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak gainera nabarmendu du bere osotasunean emakume garrantzitsuei eskainitako kaletegia duen zonaldea “harrotasun eta kezka arrazoia” dela. “Kaletegiaren zonalde oso bat oraindik emakumeei eskaintzea erabaki behar izatea, oraindik andozentrismoan gaudela eta gure bide publikoak izendatzean irizpide matxistak erabiltzen ditugula esan nahi du”, azpimarratu du.

Martínezek ziurtatu du “gizarteak oinarrizko arazo bat dagoela, ezberdintasun arazo ezkutu eta argia”, eta horretan datza genero indarkeria. “Beharrezkoa da egituren aldaketa genero berdintasunera iristeko”, adierazi du nafar koalizioaren hautagaiak, gaineratuz Geroa Baik “genero indarkeriaren aurkako paktua lortzeko gehituko duela, erakunde, agente politiko eta agente sozial kopuru ahalik eta handiena inplikatuz”.

Martinezek azaldu dituen beste neurri batzuk honakoak dira: biktimen arretarako talde integralen sendotzea, arreta emateko etxeak edo akonpainamendurako boluntariotza espezifikoa bezalako baliabide espezializatuak, genero indarkeria pairatzen duten eta pentsiorik jasotzen ez duten emakumeentzako berme fondoa edo zeharkako izaera duen Berdintasunaren Behatoki Espezializatu bat sortzea.

“Ez dugu LQTBQ kolektiboa ahazten. Beste neurrien artean, orientazio edo nortasun sexual arrazoiak medio diskriminazioa larrigarri penala sartuko duen lege integrala proposatzen dugu”, amaitu du Martínezek.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!