Koldo Martínez datozen hauteskunde orokorretan Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak gaur Nafarroako Ospitale Gune parean egin duen prentsaurrekoan ziurtatu du murrizketek edo autogobernuaren deuseztatzeak, nafarra bezalako osasungintza publiko, aurreratu eta Estatuan erreferente denaren aldeko apustua egin ahal izatea eragotziko liokela Foru Exekutiboari.
“Osasungintza publikoaren alde egitea konstante bat izan da, gutxienez hitzez. Baina azken urteetan hitzak egindakoekin ez datozela beti bat frogatu da. UPNk zerbitzuen zati bat kanpora atera du, hori pribatizazioaz hitzegiteko modu leun bat besterik ez delarik. UPN konplazentzian geratu da beste komunitate batzuk bere arreta kalitatea beheratu dutelako, eta horrela Nafarroak, nahiz eta kalitatean ere behera egin, ranking buru izaten jarraitzen duelao. UPNk ez du Osasungintza Publikoa defendatu eta PPk Estatuan ezta ere. Orain elkarrekin doazela, egingo dutenarekiko zalantzak edukitzea zilegi da”, nabarmendu du Martínezek.
Kongresurako nafar koalizioaren zerrendaburuak Osasungintza arloan Geroa Bairen programako ildo nagusiak zerrendatu ditu, hala nola 16/2012 Lege Errege Dekretua bertan behera uztea, zaharrei eta menpekotasuna duten gaixoei edota patologia kronikoak dituztenei arreta hobetzea, arreta psikosoziala lagunduko duten zerbitzuen koordinazioa, edo prebentzio politiken sendotzea eta Osasunerako hezkuntza, haiek denak osasungintza arreta unibertsalaren defentsaren baitan.
“Proposamen guzti hauek Nafarroatik Madrilera eramango diren arren, egun Nafarroak autogobernuari esker bere osasungintza sistema diseinatzeko ahalmena azpimarratu nahi dut. Hitzarmenak gure esfortzua osasungintzan inbertitzea erabakitzea ahalbidetzen du bai eta arreta kalitatea hobetzen duten inbertsioetan. Hitzarmenak ukitzen bada eta gure autogobernua murriztu, zerbitzu publiko, unibertsal, moderno eta eraginkorren alde egiteko gure ahalmena galduko dugu”, amaitu du Martínezek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.