Marta Guruziaga Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen zerrendan hirugarrenak, nafar koalizioaren lehen sektorerako politika ildo nagusi izan duen prentsaurreko batean gaur ziurtatu duenez “kooperatibak ekoizleek autogobernua dira”.
Metafora baten bitartez, Guruziagak azaldu du “kooperatibetan baturiko esne ekoizleek salneurria jaisteko saiakerei aurre egiten diete, urtero ehundaka ustiapen zentrorekin bukatzen duten politikak saihestuz”.
“Kanpoko erasoen aurrean batasunak indarra dakarrenaren adibidea da. Bai autogobernuan bai kooperatibetan ere, kanpoko erasoetatik defendatzeko aukera edukitzeko ahalmena baita. Horrek esan nahi duena da gureak balio duela, eraginkorra dela, ez dagoela zertan ukitu behar”, azpimarratu du Guruziagak, gaineratuz Geroa Baik autogobernuaren defentsan egiten duena esfortzuen banaketan oinarritzen dela. “Ez dugu autogobernua defendatzen aberasten gaituelako, baizik eta esfortzua era sozialean eta zuzenean banatzea ahalbidetzen digulako”, aldarrikatu du.
Zentzu honetan, Guruziagak aurreratu du kooperatiben defentsa, arrazoi hau bera medio, estatu mailan Geroa Bairen apustu nagusienetakoa izango dela: “Beharrezkoa da asoziazionismoa eta kooperatibismoa bezalako estatu mailako politikak bultzatzea”. Ideia honekin batera, Geroa Bairen hautagaiak Europa mailako edo nazioarteko foroetan partaidetza aktiboa ahalbidetuko duten neurriak bultzatzea, ekoizle eta azken kontsumitzaileen arteko salmenta zuzena edukitzeko bideak ezartzea edo ingurumenarekiko begirunetsuak eta ekologikoak diren tekniken sustapena zerrendatu ditu.
Geroa Baik gainera, zabalerako abeltzantzarako estatu plan baten onarpena babestuko du, bai eta jardueren dibertsifikazioa, sektore honetan enplegua sortzea ahalbidetuko duten laguntzak (bereziki emakume eta gazteetan) edo familia nekazaritza eredu jasangarri bat. “Azken proposamen hauek Nekazal Ekintzaren Foroaren aportazioa dira eta gure programa oinarrietan sartu ditugu: gureak izango balira bezala onartzen ditugun zeharkako politikak dira”, amaitu du Guruziagak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.