Koldo Martínez Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak azpiegituren inguruan nafar koalizioaren proposamenak azaldu ditu gaur. Iruñeko aireportuan egin duen prentsaurrekoan, Martínezek “UPNk eta PSOEk utzi ziguten azpiegiturak kudeatzeko eredua” kritikatu du: “beharren estudio zorrotzik gabeko, ez eta eragin ekonomiko ezta gizarte eragin edo ingurumen eraginen estudiorik gabeko eredua”.
“Gaur zaila da bidaia batean aireportu honetara iristea. Eta hori nahiz eta aireportu honek terminal itzela eduki, 2010ean inauguratua eta 44 milioi euroko kostua izan zuelarik, baina hala ere 2010etik hona bere bidaiari bolumenaren %60 galduz. Ezin dute gehiago erabili: ia ez dago hegaldirik”, azaldu du Martínezek. “44 milioi euro horiek lautadan 20 bat kilometro autobide egiteko balioko lukete. Erreniegako tunelek kostatu zutenaren erdia ordaintzeko balioko lukete. Gizarte politiketan menpekotasunerako politiken urteko inbertsioaren herena finantzatzeko balioko lukete. Zerbitzu publikoetan, 44 milioi eurok Ospitale Larrialdietako bi eraikin egiteko ematen dute, edo pasa den ikasturtean Cascanten estreinatu zen ikastetxea bezalako beste 11 egiteko”, zerrendatu du Geroa Baiko hauatagaiak.
Martínezek azpimarratu du “kudeaketa eredu honek historiara pasa behar duela”, eta zentzu honetan, Nafarroako autogobernuari oso loturik doazen Geroa Bairen hainbat proposamen azaldu ditu. “Geroa Bain, Nafarroak aldiriko trenen eskumena hartzearen alde egingo dugu; Iruñea-Jaka Autobidea amaitzea eskatuko dugu, Nafarroak azpiegitura horrekiko bere konpromisoa bete baitu; eta jada sortutako azpiegiturei erabilera emateko”, ziurtatu du nafa koalizioaren hautagaiak.
Haien artean, aireportua bera aipatu du, “IATA Terminal kalifikazioa lortu nahi diogu horrela nazioarteko aire mapan agertzeko”; Esako urtegiaren handitzea bezalako urtegi handien berrikusketa edo Nafarroako Ubidearena. “Jada egin denari erabilera eman behar zaio eta eraikitzeko falta denari hobekuntzak ezarri. Ubidearen berrikusketa nahi dugu ubide moderno eta eraginkorragoa lortzeko; XXI mendeko eredua duen ubidea eta ez XIX mendekoa. Azken finean, ubide hidrologikoa eta gainera logikoa”, amaitu du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.