Koldo Martínez (Geroa Bai): “Autogobernuak aberastasuna banatzea eta gure baliabideekin gizarte politikak finantzatzea ahalbidetzen digu”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko uzt. 12a, 00:00

Koldo Martínez Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak nafar koalizioaren gizarte politiken programaren ildo nagusiak azaldu ditu gaur; “azken legegintzaldian pentsio sistemak, gizarte diru-laguntzek eta menpekotasunari laguntzek hondoa jotzea ekarri duten proposamen eta legeak lehenera ekartzea” helburu duen programa bat, eta “egungoak baino zerbitzu publiko eta estalpen publiko zabalagoen” alde egiten duena.

Zentzu honetan, egungo Nafarroako Gobernuak garatzen ari duen lana nabarmendu du Martínezek. “Soziala gailendu da eta pertsonak eta ideiak alderdien siglen aurretik jarri dira. Horrek bere fruituak ematen ari ditu bai eta jarraitzen diren politiketan islatu. Soziala, pertsonak eta programa alderdikeriaren gainetik lehenesten dituen eredu hori da Estatu mailan aldaketa emateko erreferentzia izan behar duena”, azpimarratu du Martínezek.

“Autogobernua da aberastasuna banatzea eta gure baliabideak politika sozialetara bideratzea ahalbidetzen diguna”, nabarmendu du Geroa Baiko hautagaiak, aldi berean nafar zerga sistemari ezjakintasunetik egiten ari zaizkion erasoak kritikatuz; gogora arazi duen moduan, “solidarioa, arduratsua eta eraginkorra” den sistema alegia.

“Nafarroak eskumenak dituen arloetan, egungo Gobnernuak autogobernuari esker bultzatu ditzake eta bultzatzen ari ditu. Estatuari dagozkion gainontzeko arloetan, Nafarroak hain solidarioki laguntzen duen kutxa komun horren bitartez, Kongresuan Geroa Bairen asmoa politika aurrerakoi, sozial eta modernoen bilaketan aurrera egitea da”, ziurtatu du Martínezek.

Proposamenen aurrerapenean, Geroa Baiko hautagaiak azaldu du nafar koalizioak “ezgaitasuna duten pertsonak aktibatzeko tresna eraginkorrak bilatzeko eta haien gizarteratzea errazteko” lan egingo duela, bai eta “etxebizitza duina oinarrizko eskubide moduan aitortzeko, ordainetan ematea aukera erreal eta eraginkorra bihurtzeko, ahultasun ekonomiko eta sozialean dauden pertsona eta kolektiboen etxegabetzea debekatu edo edozein pertsonarentzako kalitatezko osasungintza publikoaren eskubidearen defentsa Osasungintzaren Arrazionalizaziorako 2012ko lege dekretua bertan behera utziz”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!