Koldo Martínez, Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak gaur Volkswagen lantegi parean nafar koalizioak enpleguari dagokionez defendatuko dituen lan ildoak azaldu ditu gaur. “Volkswagen Nafarroako epizentroetako bat da enpleguari dagokionez, baina krisialdiaren talka nabaritu du ere, eredu kapitalistaren diru-goseak langileria arriskuan nola jartzen duenaren sinbolo izan da eta UPN Nafarroa arriskuan nola jarri zuenaren adibidea da, zalantzazko finantza operazioak medio, Parlamentuaren bizkarretara egindako Hitzarmenaren erreforma bat izan zuelarik ondorio”, nabarmendu du Martínezek.
Zentzu honetan, Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak kritikatu du UPNek Volkswagenen BEZa eta nafar autogobernua “obskurantismoz, bere kontuak modu tranpatian koadratzeko tresna opako bat bailitzan” kudeatu duelako. “Autogobernuak eta Hitzarmenak gai sozialen aldeko apustua egitea eta Nafarroa egituratzea ahalbidetzen digute, baita enplegu sorrerarekin eta Nafarroako eskualde ezberdinen artean berdintasuna sustatzeko politika aktiboekin ere”, esan du.
Horrela, Martínezek aurreratu du Geroa Baik Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa Nafarroara transferitzeko eta ikerketa alorrean eskumen esklusiboa Nafarroara transferitzeko arituko dela lanean Madrilen. Autogobernuaren eta gure eskumenen sustapenarekin batera, Martínezek ziurtatu du Geroa Bairen enplegu programaren ildo nagusiak pertsonekiko ardura, diru estalduraren areagotzea, justizia soziala eta soldata justizia direla.
“Geroa Baitik lan erreforma bertan behera uzteko eta lege berri, aurrerakoi eta zuzen bat sortzeko gehituko dugu, lan merkatuari dagokionez. Lanbide arteko gutxieneko soldata igotzeko gehituko dugu, langile orok soldata duina izan dezan. Langabezia diru laguntzek xentimo bakar bat ez jaisteko gehituko dugu, are gehiago, diru-laguntza honetan egoteko epeak handitzeko. Eta Berankortasun legea bete dadin gehituko dugu ere, administraritza publikoek zorrak dituzten autonomo eta enpresa txiki eta ertainek epeen barruan kobra ditzaten”, aipatu du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.