Koldo Martínezek salatu duenez Ximo Puigen hitzak “Hitzarmenaren inguruko demagogian pauso bat gehiago” dira

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko aza. 24a, 00:00

Geroa Baiko parlamentuko eledun eta Diputatuen Kongresura koalizioaren hautagai Koldo Martínezek astearte honetan ziurtatu du Ximo Puigek Hitzarmenaren gainean esandako hitzak nafar autogobernuaren eta bere ekonomia tresnen inguruko “demagogian pauso bat gehiago” direla. “Hitzak eta soinu handiko adierazpenetatik, Nafarroaren autogobernua murrizteko Lege bat proposatzera iritsi gara, nahiz eta sakonki solidarioa eta sakonki arduratsua den”, azpimarratu du Martínezek.

Eguerdi honetan, Ximo Puigek, Valentziako Gobernuko presidente den heinean, autonomia finantzaketarako eredu proposamena aurkeztu du, horrekin, esan duenez, “espainiar guztien berdintasuna bermatu” nadi duelarik. Horretarako, tresna osagarri moduan, Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuari ematen dioten aportazioaren berrikusketaren aldeko apustua egiten du.

Koldo Martínezek ziurtatu duenez, “berdintasunetik urrun, uniformetasuna da bilatzen duena, Nafarroak Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarrian aitortuak dituen eskubideak murriztuz eta eskubideok Nafarroako hiritarrek hautestontzietan behin eta berriro babesten dituztelarik”. Zentzu horretan, kritikatu du “bere finantzaketa hobetzeko, Geroa Baik ukatu ezin duena, Valentziako presidenteak Nafarroako Foru Komunitatekoa okertzea”.

“Asko kezkatzen nau Valentziar Komunitatearen egoerak eta, bereziki, bere hiritarretan izan dezakeen eragina”, nabarmendu du Martínezek; “Baina ezin da onartu hori demagogiara eramaterik ez eta esaterik Nafarroak egiten duena berrikusi behar dela nola eta zertarako argitu gabe”. “Ximo Puigek guk jada gure Foru Ogasunean dugun Zerga Agentzia bat eskatzen du; autonomientzako dirua hiritar kopuruaren edo azaleraren arabera banatzea, kontutan hartu gabe amankomuneko kutxan zenbat sartzen duten; eta foru lurraldeek Estatuko kargei aurre egiteko ematen dutena berrikustea eskatzen du, erabateko ezjakintasunetik”, esan du Koldo Martínezek. Geroa Bairen parlamentuko eledunak gogora arazi du “Nafarroa erregimen amankomunean egongo balitz, kutxa amankomunean bere BPGren %1,4 emango lukeela, egun %1,6 ematen duelarik”. “Zifretara eramanez, egun 616 milioi euro ordaintzen ditugu eta gure hiritar kopuruarekin, Valentziar Komunitateak 539 milioi ordainduko lituzke. Dagozkigunak baino 77 milioi gehiago ordaintzen ditugu. Ez gaitzatela insolidario deitu, gure hitzarmena ezagutzen ez dutela agerian uzten baitute” azpimarratu du Martínezek.

Hitzarmenak gehiago ordaintzea esan nahi du, esan du Koldo Martínezek, baina “trukean, zergak nola bildu nahi ditugun eta nola banatu nahi dugun erabaki dezakegu. Besteak baino sozialagoak izateko ahalmena dugu, eta hori da gure apustua”. “Baina denbora, lana eta esfortzua eskatzen digu hori egitea, gure tresna propioak erabiltzea eta besteei eskatzeko beharrik ez izatea. Tresna solidarioa eta arduratsua da: inork ez dezala pentsa hau pagotxa denik. Argudiorik gabe hitz erdika esatea, Puig jauna bezalako ordezkari instituzionala denean diona, bereziki larria da”, gehitu du.

Koldo Martínezek Nafarroako Alderdi Sozialistari eskatu dio “publikoki bere jarrera argitzea” eta Puigen ideiak elkar banatzen dituen esan dezan; eta, horrela ez bada “esan beharreko tokian esan dezala”. “PSOEk organo federalak ditu eta horietan nafar sozialistek gure autogobernua zertan datzan azaltzeko aukera izan dute. Edo ez dute egin, edo ez dute egiten jakin, edo bere kideek ez diete kasurik egiten”, kritikatu du Martínezek, gai honetan sozialistei zorroztasuna eskatuz. “Ez da onargarria Pedro Sánchez Nafarroara etortzea eta Hitzarmena defendatzen duela eta ahokadura duela esatea, eta gero Puigena bezalako ateraldiak onartzea. Gauza baten alde egiten da edo beste baten alde. Haien burua definitu behar dute Nafarroak jakin dezan zer gertatuko den PSOE babesten badute”, amaitu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!