Geroa Baik Hizkuntza baldintzadun oposaketak deitu ahal izateko iniziatiba bat proposatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko aza. 25a, 00:00

Koldo Martinez, talde parlamentariaren bozeramale eta hauteskunde orokorretan Geroa Bairen hautagaiak, María Solana Hezkuntza batzordeko taldearen bozeramale parlamentariak eta Consuelo Satrustegui parlamentariak hezkuntza arloan egindako mozioa aurkeztu dute. Idatziak, hezkuntza eleaniztunarekin konpromiso finkoa adierazten du.

Parlamentuan jadanik erregistratua dagoen mozio honek, Hezkuntza Ministerioari eskatzen dio 276/2007 Errege Dekretuaren 12 eta 16.en artikuluak aldatzea. Eskakizun honen bitartez, Jose Luis Rodriguez Zapatero Presidente ohiak sortutako dekretu hau aldatu eta “autonomia erkidego guztiak, oposaketetan hizkuntza baldintza bezala eskatzeko aukera izatea da helburua”, “komunitate erkidegoetan ezartzen diren irakasleak Estatuko kidegoan sartu daitezen eta hemendik kanpoko irakasleriak dituen eskubide eta betebehar berdinak izan ditzaten”.

“Ministerioak aldaketa hau onartzen ez badu, uste dugu, oposaketetan hizkuntza baldintza bezala eskatzeko Foru lege bat proposa genezakeela, lehenago Ministerioarekin akordio batera iritsiz, irakasle hauek Estatuko kidegoan sartu daitezen” dio mozioak. Eta azpimarratzen du, “Foru lege honek, Ministerioaren konpromisoa lortu gabe onartu ezkero, irakasleria nafarrak, hemen Nafarroan funtzionarioak izanik, Estatuko kidegoetatik kanpo egongo lirateke, horrek dakarren ondorioekin mugikortasun, osasun zerbitzu edo behar baino lehenagoko edo borondatezko erretiroaren arloetan”.   

“C1 profileko lanpostuen deialdia egiteko zailtasuna hau da, nahiz eta PAI edo beste edozein hizkuntza programa aurrera eramateko beharrezkoa den. Geroa Baik Kalitatearen alde egiten du apustua: hizkuntza horretan maila altuena eskatzea baldintza bezala ezartzen, irakasleentzako garantia guztiekin” esan du Maria Solanak. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!