Koldo Martínez: “legegintzaldi honetan udalerrien autonomia murriztu da; hurrengoan gure autogobernua kolokan dago”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko aza. 21a, 00:00

Koldo Martínez, Diputatuen Kongresura Geroa Baiko hautagaiak gaur aurreratu duenez nafar koalizioak Toki Administraritzaren Arrazionalizazio Legea bertan behera uzteko lan egingo du Ganbera horretan. Nafarroan Geroa Bairen hogeina hautetsiekin lan bilera egin ondoren, Martínezek esan du lege horrekin Rajoyren gobernuak “Udalak erabateko austeritatera kondenatu dituela”.

“Arrazionalizazioa murrizketez hitzegiteko modu leuna da. Lege honek diru gutxiago egotea ekarri du, inbertsio garrantzitsuak egiteko ezintasuna edo enplegua sortzeko eta hiritarrei zerbitzua ongi emateko ezintasuna”, azpimarratu du Martínezek, Geroa Baik Kongresura daraman proposamenak “zerbitzu publikoak bermatuko dituen eta  funtsezko eskumenak edukiko dituen udal eta txikiagoak diren entitateen tokiko egitura bat sortzea” proposatzen duelarik, “Udalei finantzazioa emanez eta hazteko eta garatzeko aukerak moztu gabe”. “Kongresuan Nafarroaren alde lan egin nahi dugu, Nafarroa defendatuz bai eta gure udalerri eta kontzeju guztiak ere”, nabarmendu du.

Zentzu honetan, Diputatuen Kongresura Geroa Baiko hautagaiak esan du hautetsien lana “ordainezina” eta “ezinbestekoa” dela. “Tokiko Administraritza ez da administraritzako beste maila soil bat. Funtsezko maila da eta, metafora onartzen bazait, baldinbaitere arrapala bat maila bat izan ordez. Hiritarra Administraritzara iristea errazten duen arrapala, bere aldarrikapenak eta proposamenak egiteko, bere ordezkariengana iristeko eta benetan ordezkatua sentitzeko”, ziurtatu du.

Ildo beretik, Martínezek ziurtatu du hautetsiek haien Udaletan egiten duten lanak “gaurko politikagintzari eskatzen zaizkion hurbiltasun eta gardentasun kontzeptuen gida izan behar dutela”. “Zuen lana hurbiltasun eredu bat da. Eredu handiena. Profesionala ez den politikagintzaren eredua, gizarteari zerbitzua ematekoa baizik, zuen herrietako bizilagunei alegia. Zuen lana, niretzako, garai hauetan hiritarren nahi dutenari benetan erantzuteko hartu beharreko eredua da”, ziurtatu du.

Geroa Bairen egoitzan egin den eta ordu bat baino gehiago iraun duen elkarretaratzera Unai Hualde, Isabel Aranburu eta María Solana foru parlamentariak, Geroa Baiko diputatu ohi Bixente Serrano Izko, Auritzeko eta Eguesibarko alkateak eta Atarrabia, Baztan, Zizur Nagusia, Zizur Zendea, Lesaka, Huarte, Berriozar eta Barañaingo zinegotziak joan dira.

Autogobernu soziala

Horrela mintzatu da tokiko erakundeentzako gaizki amaitu den legegintzaldiaren inguruan Kongresurako Geroa Baiko hautagaia, bai eta nabarmendu datozen lau urteetan “oso legegintzaldi latza aurre ikusten” duela Nafarroarentzako,  azken asteotan Nafar Hitzarmenaren aurka altxatu diren ahotsak direla eta. “Mundu guztiak hitz egiten du gure autogobernuaren inguruan, gure hitzarmena eta gure foruen inguruan… Azken adierazpenak atzo bertan izan ziren, UPyDk eginak, eta gutxik, edo bakar batek ere ez, ez dakite zertarako balio duten. Ez dizuet esan behar gure autogobernua sakonki soziala denik. Sozialak izatea ahalbidetzen digu. Jasotzen duguna banatzea ahalbidetzen digu gizarteak benetan behar duenaren arabera.  Enplegua sortu, menpekotasunari laguntza, osasungintza hobea, hezkuntza hobea. Autogobernua zure herriko eskolan inbertitzea ahalbidetzen duena da, zure herriko osasun etxea hobetzea, zure bizilagunen oinarrizko beharrizanei arreta emateko tresnak zure udalari ematea. Hori da autogobernua”, nabarmendu du.

Era berean, Martínezek autogobernuari eta Hitzarmen Ekonomikoari buruzko zenbait datu azaldu ditu, hala nola Foru Komunitateak 616 milioi euro ordaintzen dituela Estatuko kutxa komunera: gure BPGren %1’6, erregimen komuneko autonomiek %1,4 ordaintzen duten bitartean. “herri bakoitzean dagoena ere autogobernuaren ondorioa dela da zuek azaldu behar duzuena, hitzarmenaren ondorioa, itunaren ondorioa. Itun hori nahi dugula eta ezin dugula onartu gure funtzionatzeko modua  ezagutzen ez duen inor etortzea, funtzionatzen dakigun moduan funtzionatzea galeraztera”, amaitu du Martínezek berarekin zeuden hautetsiei zuzenduz.

Tokiko hautetsiekin elkarretaratzean gainera Koldo Martínezen figurari buruzko bideo bat bota dute https://www.youtube.com/watch?v=2ymHYoxjKaE , Kongresurako Geroa Bairen hautagaiaren momentu ezberdinak elkar banatu dituzten pertsonak agertzen direlarik bertan, hala nola Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Polikarako Kontseilariordea; Uxue Barkos diputatu ohi eta Geroa Baiko burua; Marisa Gómez Dorronsoro, Nafarroako Ospitale Guneko Anatomia Patologikoko sekzio burua; Jose Elizalde Nafarroako transplanteen koordinatzailea; Abel Barriola pilotaria, edo Jon Garaño eta José Mari Goenaga zinema zuzendariak eta Loreak filmaren egileak, non Martínez agertzen den eta Oscar sarietarako hautatua dagoen.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!