Koldo Martínezek Urdazubi bisitatu du eta Benten arazoak ezagutu ditu Frantziak jarritako eragozpenen ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko aza. 21a, 00:00

Foru Parlamentuan bozeramaile eta Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagai Koldo Martinezek Urdazubi bisitatu zuen pasa den ostiralean Nafarroa iparraldeko eskualde honen errealitatea bai eta Frantziak ezartzen dituen eragozpenen egunerokoa gertutik ezagutzeko.

Koldo Martínezek lan bazkaria egin zuen Urdazubi Elgarrekin plataformako zinegotzi eta zaleekin, haien kezka nagusien inguruan hitz eginez. Iruñearekin komunikazioa, Belateko tuneletan ohikoak diren arazoak eta Otsondoko mendatearen zaintze egoera izan ziren elkarrizketa horretan denbora gehien hartu zutenak. Frantziak ezartzen ari duen kontrol eta eragozpenen areagotzeak zenbait bizilagunei eragiten dien zailtasunak ere aipatu zituzten. Egoera honek, bizilagun batzuen arabera, “hau orain 40 urte zena gogoratzea” ekarri du.

Halaber, Koldo Martínezek Urdazubiko Udalean plataforma honen lanaren egunerokoa ezagutu nahi izan zuen eta Geroa Bairen konpromisoa agertu zien, Gorteetan datorren legegintzaldiari begira, Tokiko Administraritzari finantzaketa autonomia berriro eduki dezaten lan egiteko.. “Udalak eta kontzejuak Administraritzako lehen maila dira, baina maila horrek sarbide erraza izan behar du, hiritarrak benetan ordezkatua ikus dezaten bere burua; eta hori tokiko mailan hasten da”, nabarmendu zuen ondoren Koldo Martínezek.

Bentetara bisita

Bazkaria eta hitzaldiaren ondoren, Koldo Martínez benten gunera gerturatu zen eta Peio Benta bisitatu zuen, Frantziako mugan ostalaritza eta merkataritzako erreferentziazko tokietako bat alegia. Bertan, merkataritza toki hauen funtzionamenduaren inguruan bertoko arduradunekin hitzegiteko aukera izan zuen bai eta garai berrietara nola moldatzen diren ezagutzekoa. Eskualdeko egoera berriak enpresari hauei nola eragiten dien galdetu zien ere.

Era berean, Koldo Martínezek beste gaurkotasunezko gaien inguruan haiekin mintzatzeko aukera izan zuen eta lehen pertsonan azaldu une honetan Parlamentuak tramitatzen ari dituen neurrietako batzuk, kasu erreforma fiskala.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!