Geroa Baik nabarmendu du Lan Eskaintza Publikoa Nafarroan hezkuntza publikoaren egungo behar errealei egokitzen dela

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 11a, 00:00

María Solana, Geroa Baiko parlamentari eta Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean eledunak gaur nabarmendu duenez, Hezkuntzan Lan Eskaintza Publikoaren proposamena egiteko oinarritutako datuak “elkar banatzen” ditu koalizioak. “Zuzenak direla deritzogu eta eman zaion ikuspuntua elkar banatzen dugu, emandako fokuratzea eta emandako justifikazioa. Aproposa eta errealitatearekiko egokia da”, azpimarratu du.

Geroa Bairen aburuz, Lan Eskaintza Publikoa “gaurko proposamena da, Nafarroan hezkuntza publikoak beharko duenari aurre egiteko, nahiz eta beranduago azken markoa aldatu PAIa aldatzen bada eta hizkuntzak ikasteko modu barneratuaren programa beste mota batekoa izatera pasatuz”. Solanak gainera “epe motzera” konponbide bat beharrezkoa dela nabarmendu du, “urte asko baitira Hezkuntzan Lan Eskaintza Publikoa deitu ez dela”.

Solanaren arabera, “proposamen honekin, konbokatzen diren espezialitateetan denborazkotasuna bere osotasunean konpontzen da, Geroa Bairentzako argudio garrantzitsua, helburua denborazkotasuna deuseztatzea izan behar baitu”

“Gaur egun ongi irakurrita, ikertuta eta analizatuta daude datuak eta beharrak. Besteak beste I-Ek botatzen ari duen planteamenduak oraintxe bertan eta urte batzuetan zehar sortuko lukeen gauza bakarra, Lehen Hezkuntzan beharrezkoak ez diren plaza kopurua da”, ziurtatu du Geroa Baiko Hezkuntza eledunak.

Jose Luis Mendoza Hezkuntza Kontseilariarekin Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau indarrek eduki duten bilerari buruz azaldu duenez, alderdi batzuek “Gobernuaren erabakia eta proposamena iragartzeko modua” kolokan jarri dute. “Guk ere zalantza hori elkar banatu dugu. Egokiagoa litzateke trataera ezberdina eman izango bazitzaio beste modu batetan planteatuz”, azpimarratu du.

Hala ere, esan du “ez dela egokia” Podemos eta I-Ek, proposamen hau eusten duen programa akordioa babesten duten alderdietako bik alegia, “publikoki hitz egitera irten aurretik informatzeko gai ez izatea, ez eta Departamentuarekin ezta kontseilariarekin hitz egiteko ere, ez eta programa akordioko gainontzeko indarrekin ere”.

Gainera, Solanak aurreratu du Geroa Baik Programa Akordioaren Segimendu Batzordea deitzea eskatu duela, “proposamena programa akordioarekin bat datorren edo ez, proposamena egiteko oinarritzat hartu diren datuak behar erreal bati erantzuten dioten” analizatzeko,  eta horrela “Lan Eskaintza Publikoa baloratzeko”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!