Iruñerriko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrean Geroa Baiko kide Itziar Gómez, Iñaki Cabasés eta Jon Gondánek, nafar koalizioak bihar bozkatuko diren erakunde horretako aurrekontuak babestuko dituela iragarri dute gaur goizean.
“Aurrekontu horietan, abuztuan Geroa Baik Iruñerriko Mankomunitaterako aurkeztu zuen programaren ildo nagusiak jaso dira”, azaldu du Gómezek, zehaztuz ildo edo ardatz estrategiko horiek jasangarritasuna, partaidetza eta zerbitzuen kalitatearen hobekuntza direla.
Mankomunitatean Geroa Baiko eledun den Gómezek azaldu duen moduan, 2016rako aurrekontuek, jasangarritasun arloan, ibai parkearen handitzea, Eskualdeko Hiri Garraioaren erregaian gasolioa deuseztatzera bideraturiko energia-estrategia edo Caparrosora eramatea eta kontratua amaitzea ahalbidetuko duen konpostaje plantaren proiektua. Halaber, “erabiltzen ez dugun eta erabiltzeko aurreikuspenik ez dagoen” ura dela eta, aurrekontuek CANASAri horrengatik ordaintzen zaionaren %50 murriztea jasotzen dutela azpimarratu du.
Iruñerriko Mankomunitatean Geroa Baiko bozeramaileak nabarmendu du gainera legegintzaldi honetan planteatzen duen erronka Eskualde Mugikortasun eredu berri bat dela, “garraio publikoaren gaindi joango dena” eta, zentzu honetan, positiboki baloratu du aurrekontuek 160.000 euroko partida edukitzea Eskualdeko Mugikortasun Behatokia martxan jartzeko eta PMUS berri bat lantzeko (Eskualdeko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana).
Zerbitzuen hobekuntza dela eta, Gómezek administraritza elektronikoarentzat emango diren 125.000 euroak nabarmendu ditu, bai eta hiritarrekin elkar emana egoteko telefono mugikorrentzako aplikazioa sortzeko 12.000 euroak edo Lezkairu-Mutiloatarterako bilketa pneumatikorako zentralari emango zaizkion 500.000 euroak.
“Positiboki baloratzen dugu gainera dentsitate urriko eremuetan taxiaren gaineko ikerketa lantzea, Ubarmin klinika edo kartzela bezalako arretarik gabeko eremuentzako hiri arteko garraioaren ikerketa, edo jada aipaturiko ibai parkearen handitzea” amaitu du Gómezek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.