Koldo Martínezek seriotasuna, aniztasunari errespetua eta kezka soziala nabarmendu ditu Gobernu berriaren lehen 100 egunetan gailendu diren balore bezala

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ots. 11a, 00:00

Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko eledun Koldo Martínezek igande honetan baloratu duenez, aldaketaren Gobernuaren lehen ehun egunak “positiboak, itxaropentsuak eta sakonki sozialak” izan dira.

Koldo Martínezek nabarmendu du, lehenik “Nafarroak denontzako eskaintzen ari de aldaketa eredua: aniztasunean, akordioan eta elkarrizketan oinarritzen den aldaketa”, eta horregatik Geroa Bairen konpromisoa berretsi du aldaketa sostengatzen duten lau indarren arteko harremanak mantentzeko.

“Giza talde orotan gertatzen den moduan, desadostasunak egon daitezke, baina akordioaren bidez gainditzeko etengabeko lana, emankorra eta oso aberasgarria izaten ari dela uste dut, bai eta Nafarroa bezalako gizarte hain anitzarentzako ikaragarri positiboa ere”, azpimarratu du.

Kezka sozial sakona

Hartutako neurri sozialak direla eta, Koldo Martínezek gogora arazi du “Exekutiboak hartutako lehen erabakietako bat, bere kideentzako eta goi karguentzako soldata osagarria kentzea izan zela, 260.000 euro urtean aurreztuz”. Aurrezpen horrek, Martínezen hitzetan, “hiritarren behar larriei hobe aurre egitea ahalbidetuko du”.

“Behar horiekiko kezkak, laguntza sozialak areagotzea ekarri du: 5’6 milioi euro baliabiderik gabeko familientzako, 3’6 milioi larrialdi sozial, babestutako enplegu eta gazte enplegurako laguntzentzako; behar ekonomiko larria duten ikasleentzako beketan %10eko hazkundea… Zifra hauetaz gain, besteak beste PAH edo Txirotasunaren Aurkako Borrokarako Sarearekin, kontaktua egiten hasi den lanak bere fruituak ematen jarraitzea espero dut”, nabarmendu du Geroa Baiko eledunak.

Zentzu honetan, Koldo Martínezek ziurtatu du ere Ecofin-ean, EBko Ekonomia eta Finantza Aferen kontseilua, berriki hasi den Nafarroaren presentzia egonkorrak bere ahotsa erabakitze esparru guztietan entzuna izango dela ahalbidetuko duela. Hau, Martínezen arabera, “zalantzarik gabe gure autogobernuaren eta Foru Komunitatearen tresna propioen defentsan eragin positiboa izango du”, horiek baitira “beharrizan sozialei arreta azkarragoa ematea” bermatu dezaketen tresnak.

“Zuhurtzia eta seriotasuna neurrien ezarpenean”

Martínezek nabarmendu duenez, “baztertze soziala jokoan dagoenean” eduki behar dugu larritasuna, bai eta “txirotasunean erori daitezkeen familiak eta pertsonen lan etorkizuna jokoan daudenean”; eta “bestalde, ezin da larritasunik ez premiarik egon beste erabakiak hartzeko orduan, garrantzitsuak izan arren, larriak ez badira”.

Horrela mintzatu du PAIren ezarpenaren inguruan sortu den “polemika faltsua” dela eta, Martínezen arabera “ez baita ez gelditu, ez ezeztatu: are gehiago, zentro berrietan ezarri da, aurreikusita zegoen moduan”. “UPNk ez du egia esaten PAI bertan behera utzi dela dioenean. Kalitatea hobetzeko, aniztasunari arreta lehenesteko eta irakasleria trebatzeko nahitaezko analisia proposatu da”, argitu du Koldo Martínezek.

Antzekoa gertatzen da, bere aburuz, Komptos Ganberari Osasunaren ondasunen tasatzearen informazioa eskatzearen inguruan: “gauzak ongi egiteko eskatzen da informazioa, era ez hain presatsuan egiteko gutxienez”.

Koldo Martínezen iritziz, hurrengo Aurrekontuen proiektua zuhurtziak eta seriotasunak gidatuko dute ere, baina aldi berean aurrekontuok ausartak eta egungo egoerekiko kontzienteak izango dira. “Kontuak hipotekaturik daude iraganean egin denagatik, baina Geroa Baik errealistak eta, aldi berean, sakonki sozialak izanik jardun nahi du”, laburbildu du.

Konkordia eta aniztasunari errespetua, lehentasunezko helburuak

Martínezek era berean nabarmendu ditu Gobernuak bortizkeriaren biktimekiko erakusten ari duen sentsibilitatea, bai eta “Oroimen kolektiboarekiko eta gure Historiaren kontaketa elkar banatuarekiko” konpromisoa. Zentzu honetan, ziurtatu du “asko dagoela egiteko eta denon lanak eta ardurak pixkanaka zauriak ixtea ahalbidetzea”; eta garrantzia eman dio Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren sorrerari.

Koldo Martínezek kritikatu du oposizioko alderdiek, “bereziki UPN eta PP, normaltasun zeinuak besterik ez direnak modu identitarioan interpretatzen obsesionatuak” agertzea. Zentzu honetan, adibide moduan jarri ditu Akitania, Aragoi edo Euskadiko ordezkariekin egindako lan bileren ondoren sortu daitezkeen kooperazio loturen estutzea; Euroeskualdean sartzearen iragarpena; edo ETBren seinalea Lurreko Telebista Digitalean jasotzea, “ez baitu euro bakarra ere kostatu nafarrei eta nafar hiritarren aniztasunaren eskaerari erantzuten baitio”. “Horrelako ekimenak ez dira normaltasun zeinuak ez beste, gure bizilagun guztiekin harreman onak ditugunarenak, eta Nafarroaren onuran lan komunerako konpromisoarena”, azpimarratu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!