Koldo Martínezek (Geroa Bai) batasun politikorako deialdia egin du Bardeetako tiro eremua eraisteko

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 25a, 00:00

Koldo Marínez, Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagaia Tuteran izan da gaur Bardeetako Tiro Eremuak NATOren maniobren aurka egindako elkarretaratze eta manifestaldian, eta Tiro Eremuaren eraispenaren alde agertu da.

Eraispen horren alde lanean jarraitzeko, Koldo Martínezek “batasun politikoa” eskatu du. “Inor ezin du hau bezalako aldarrikapen historikoa patrimonializatu, nafar gizarte osoarena baita, eta erriberakoarena bereziki”, nabarmendu du, gogoraraziz “Foru Parlamentuko gehiengoak orain bi hilabete Tiro Eremuaren eraispena eskatu zuela”.

Martínezek ziurtatu du “ez dela afera ideologikoa”, baizik eta “badirela arrazoi ekologiko, sozial eta ekonomikoak” eraispena babesteko. “Ekologikoak agerikoak dira, eremua erreserba natural baten erdian baitago; sozialak urtero entzuten ditugu eta Erriberako edozein etxetan; eta ekonomikoak landu beharra dago eta garatzea proposatzen dut”, esan du.

Koldo Martínezek azpimarratu duenez “urtero Bardeetako Juntak Tiro Eremua mantentzeagatik jasotzen dituen mozkinak, kaltetutako udalerriei zuzenean onura egiteaz gain, beste bideetatik jaso daitezke ere”. “Lehenik, Natura Erreserba osoaren ustiapen turistikotik; eta, bigarrenik, Erribera osoaren garapen ekonomikoa indartuz, bere osotasunean, plan zehatzekin”.

Datorren legegintzaldiari begira, Martínezek uste du “Kongresuko talde guztiek Bardeetako benetako egoera ezagutu beharko luketela, afera honen gainean Defentsa Ministerioa interpelatu ahal izateko. Eta ezagutza hau Madrilen Nafarroako ahots propio batekin lor daiteke bakarrik, arazo honekiko sentikorra dena eta hura konpontzeko akordioak lortzeko prest dagoena”, amaitu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!