Javier Ollo Sakaneko Enpresarien Elkatearekin bilera egin du Altsasun ekonomia garapenerako neurriak ikertzeko

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ots. 10a, 00:00

Javier Ollo, Altsasun Geroa Baiko alkateak, bilera egin du  Sakanako Enpresarien Elkartearekin (AES) Udaletxean, udalerriko ekonomia garapena lagunduko duten neurriak ikertzeko helburuarekin. Pasa den irailaren 30ean, AES Udaleko alkatearekin elkartu zen eta Altsasuko industria sektorea suspertzeko hainbat neurri iragarri zizkion.

“Proposamen hauek ikerketa merezi dute bai eta Udalak baloratzea ere. Altsasuk langabezia eta industriaren desegite alorretan arazo zehatzak ditu eta Udala garen heinean Mankomunitatearen eskutik eta bereziki Nafarroako Gobernuaren eskutik aurre egin behar diegu” azpimarratu du Ollok, gaineratuz AESek helarazi dizkion proposamenek “Sakanako esparru geografikoan Altsasu industria foko izateko beharra nabarmentzen dutela”.

Proposatu dituen neurrien artean, Ollok udalerriko irudia hobetzeko lan egiteko beharra, lan taldeen sustapena edota Lanbide Heziketa Zentroa bultzatzea zerrendatu ditu, “eskualdean erreferentziazko tokia izan dezan berriro ere, bai eta ikasketa eredu hau aukeratzen duten gazteentzako erakargarria izan dadin”.

Egun dauden industrialdeen eraberritzea dela eta, AESek planteatzen duen beste neurrietako bat alegia, alkateak esan du sustapen pribatuko jatorria duen Isasia industrialdeari dagokionez, informazioa biltzen ari direla ikertzeko eta zehazteko ea Udalari dagokion argiztatze publikoa bermatzea hiritu zenetik 20 urte zerbitzurik gabe daraman industrialde batean.

“Behar beharrezkoa zen bilera izan da eta aldiro errepikatuko da enpresek Udalean hizketakide onargarria aurkitzeko. Era berean, Ekonomia Garapenerako Batzordean proposamen hauek mahai gaineratuko dizkiet gainontzeko talde politikoei”, baloratu du Ollok.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!