Geroa Bai parlamentu-taldeak "ilusionagarritzat" jo du kurtso hasiera, eta "aldaketa iraunkorraren alde" egin du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ira. 24a, 00:00

Koldo Martinezek, Geroa Bai Parlamentu-Taldeko bozeramaileak, aro politiko berria ilusionagarria dela ziurtatu du. Aldaketa integratzailea, sakona eta lasaia dela esan du, denbora beharko duela gogoratuz. Martinezek, María Solana, Consuelo Satrustegui eta Isabel Aranburu parlamentariekin batera, “UPNek bere neurrira osatutako administrazio eta gobernu egitura baten aurrean gaude, eta horren ondorioz iraunkorra den aldaketa bat gauzatzeak bere denbora” beharko duela baieztatu du.

Akordio programatikoaren inguruan, “Nafarroan inoiz egin den akordiorik serioena eta sakonena” dela aipatu du. Izendapenen harira, Gobernuak egitura aldatzeko denbora behar duela esan du, estrukturan gelditu diren profesionalak “tekniko bikainak” direla gehituz. Martinezen ustez, “ez dugu purgaketa politikorik egin nahi; ez dugu eginen beste batzuek azken hogeitabost urtetan egin dutena, ez dugulako sinesten arrazoi politiko, ideologiko eta erlijiosoetan oinarritutako bazterketan”. Oraingo aldaketa, aldiz, “integratzailea” da.

Martinezek Geroa Bairen diskurtsoa sendoa dela ziurtatu du, “koherentzian oinarrituta, esaten eta egiten denaren artean”. Eskuzabaltasuna zutabeetariko bat da, “ezberdin pentsatzen dutenei besarkatzen, elkarrizketa eta kontsentsua helburu”.

Beste aldetik, Koldo Martinezek bat egin du Gobernuaren hitzekin, bere ustez aldaketa finkatzeko denbora beharko delako; ongizate estatuaren alde egin du, “Nafarroako jendartearen oinarrizko beharrak asetzeko”.

Gaur goizean, akordio programatikoaren Jarraipen Batzordea –aldaketaren aldeko lau indarrek osatuta- elkartu da. Bertan, Geroa Baik Sinboloen Foru Legearen proposamen bat aurkeztu du, “gaur egun dagoen legeak dituen arazoak gainditzeko”; elkarrekin eztabaidatzen hasteko proposamen bat. Azkenik, Nafarroako Kutxaren inguruan, ikerketa batzordea berriro irekitzearen alde agertu da, “norbait erantzule delako”. Entitatearen ondarea 1.200 milioi eurokoa izanda, 1.000 milioi euro galdu ziren.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!