Kongresuan Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok 2016eko Estatuko Aurrekontu Orokorrei zuzenketa partzialen debatearen baitan Behe Ganberan bere hitzaldian “Kontuen tramitatzean Gobernu zentralak erakutsi duen arduragabekeria eta harrokeria” kritikatu ditu.
Serrano Izkok Alderdi Popularrari egotzi dio “bere nagusitasun posizioa gehiegi erabiltzea, erabateko bakardade ausartegian geratuz”, eta deitoratu du “Exekutiboa babesten duen alderdiaren borondate eza akordioetara iristeko Aurrekontu hauei Ongizate Estatua indartzeko izaera soziala ematea ekidinez”.
Nafar diputatuak bere zuzenketen defentsan “pentsioak %1 igotzearen” aldeko apustua egin du, “soldata publikoen kasuan bezala -Gobernuko presidentea bera barne- justizia sozialagatik eta pentsiodunak krisialdi garaian familia askoren sostengua baitira”.
Halaber, ekimen tinkoak defendatu ditu “ikerketa, garapena eta berrikuntza enpresa txiki eta ertainetan sustatzeko, kalitatezko enpleguak sortzea ahalbidetzeko, haien produktu eta zerbitzuak lehiakorragoak eginez eta gainbalioa emanez soldata murrizketen aurrean”. Zehazki 400 milioi emango lirateke horretarako Defentsa Programetatik kenduz.
Langabetuei arreta, genero bortizkeriaren biktima diren emakumeentzako plan pertsonalizatuak osatzeko programak eta haientzako arreta sozialerako, bai eta menpekotasun legea garatzeko beharrezko baliabideak ahalbidetzea “dira Geroa Bairentzako lehentasunezko helburuak”, nabarmendu du.
Era berean, Nafarroan klase pasiboa diren 500 pertsonengan eragina duen funtzio publikoan erretiroa hartzeko baldintzetan diskriminazioa deuseztatzea Geroa Bairen ordezkariak Behe Ganberan defendaturiko zuzenketen beste helburuetako bat izan da, Oroimen Historikoaren legeari baliabideak ematearekin batera, Errege Bardeetako eskualdearen garapen sozioekonomikorako beste aukerak bilatzea edota Foru Komunitatean euskararen berreskuratzea eta mantentzea bultzatzen eta laguntzen duten proiektuei babesa, hala nola Ikastolen Elkartea edo hamarkaden ondoren UPNren gobernuek behin eta berriro epai ebazpenak bete ez ondoren legeztatu berri den Euskalerria Irratia, defendatu ditu ere.
Diputatu nafarrak gainera deitoratu du PP errefuxiatuen aferan izan dela gai bakarrik akordioetara iristeko “Europak hala aginduta”, eta Mariano Rajoy buru duen Exekutiboari eskatu dio “hauek gure herrialdera iritsi ahal izateko tramiteak erraztu eta bizkortu” ditzala.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.