Itziar Gómezek "nahitaezkoa" deritzo "aldaketaren indarren" eskema gainditzea eta Iruñerriko Mankomunitatean akordioak erdiesteko orduan kandidatura independenteak barne sartzea

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ots. 9a, 00:00

Iruñeko Udalean Geroa Baiko zinegotzi eta Iruñerriko Mankomunitateko presidentziarako koalizioaren hautagai den Itziar Gómezek esan duenez “Iruñerriko errealitate instituzionala, foru mailan edo Iruñeko Udalean ematen denaren ezberdina da, kandidatura independente ugari egonik”, bai eta iritzi “nahitaezkoa” dela “aldaketaren indarren” eskema zabaltzea erakundean akordioak lortzeko orduan.

Gómezen aburuz, Iruñerriko Mankomunitatea “garrantzi handiko erronkei” aurre egiteko garaian da eta, horregatik, “erakundea ahalik eta adostasun zabalenetara ireki behar da, Geroa Baik lortzeko asmoa duena hain zuzen ere”. “Iruñerriko Mankomunitatearen jarduera eduki tekniko garrantzitsua duten hiri zerbitzu zehatzen kudeaketaren esparrura mugatzen da. Horrek, beste alor batzuetan ezberdintasun politikoak dituzten beste indarrekin ere adostasunak lortzea ahalbidetzen du”, adierazi du hautagaiak.

Gómezek azaldu duenez, bere hautagaitzaren oinarria “azken mandatuetan burututako lana, koalizioak Iruñerriko Mankomunitatean aktiboki parte hartzearen ondorioz bereganatutako ezaguera eta esparru ugaritan Geroa Baik proposaturiko konponbideak” dira, “bereziki garraioa eta hondakinen inguruan, oso egoera delikatuei aurre egiteko balio izan baitute eta oraindik ere konpondu gabe baitaude”. “Iruñerriko Mankomunitateak orain behar dituen konponbideak, egun martxan dauden  estrategien indartzean eta birbideratzean datzate gehien bat”, gaineratu du.

Hautagaiarentzat, “Iruñerriko Mankomunitatetik jasotzen dugun egoera ez da azken hauteskundeen aurretik Nafarroako Gobernuan edo Iruñeko Udalean ematen zenarekiko alderagarria, haietan hiritarrek adierazitako gehiengo aldaketa nahiari erantzun positiboa ematea funtsezkoa baitzen”. “Iruñerriko Mankomunitatean, Iruñeko Udalean eta Nafarroako Gobernuan ematen diren adostasunak erabakitze esparru ezberdinetakoak dira eta Iruñerriko Mankomunitatean  aukera ezberdinak egotea ez ditu kolokan jartzen gainontzeko erakundeei egonkortasuna ematen dizkien akordioak”, amaitu du

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!