Geroa Bai bere siglekin aurkeztuko da Kongresurako eta Senaturako datozen hauteskunde orokorretara. Horrela argitu du koalizioak, pasa den astean esparru eta sentsibilitate ezberdinetako hogei pertsonek proposaturiko Nafarroako “aldaketaren indarrak” deiturikoen arteko hautagaitza bateratua sustatzeko ekimena ezagutu, aztertu eta baloratu ondoren.
Koalizioaren aburuz fronteetan oinarrituriko estrategia politikoa eta gizartearen aurkako bi bando elkarrezinen banaketa dira Nafarroako gobernu berriak deuseztatu beharreko lehen gauzak, eta hori lurralde honen aniztasuna onartuz bakarrik izango dela posible deritzo.
Zentzu honetan, Geroa Bairentzako oso positiboa da aukera politiko ezberdinak egotea, nafar aniztasun horren aitorpena baitago horren atzean. Horregatik, manifestu horrek aurkezten duen ustezko batasunak ez duela helburu hori jarraitzen iritzi du, baizik eta aurkako norabidean egiten duela.
Koalizioak irailean hasiko du Kongresurako eta Senaturako zerrendaburuen hautaketa. Hilaren 1ean errolda itxi ostean, hamar eguneko epea irekiko da Geroa Baiko kide oro zerrendetara aurkezteko aukera izateko, koalizioa osatzen duten erakundeetako batek (EAJ/PNV, Atarrabia Taldea, Zabaltzen edo atxikitakoen taldea), bi herrigunek edo 15 geroabaikidek abalaturik.
Hilaren 11ren ondoren, Geroa Baiko Batzorde Iraunkorra bere hurrengo bileran aztertuko du baldintzen betetzea eta proposaturiko pertsonen jakinarazpena egingo du. Gainera, herriguneek modu presentzial eta ezkutuan aurkeztutako hautagaiak bozkatzeko eguna eta ordua finkatuko ditu.
Azkenik, Batzorde Iraunkorrak Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hautagaitzaren proposamena egiteko, herriguneen baitan bozka gehien lortzen dituen hautagaia izendatuko da zerrendaburu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.