Altsasuko Udalak 425.900 euro erabiliko ditu herriko azpiegiturak hobetzeko hainbat ekimenetan

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko eka. 8a, 00:00

ALTSASUKO UDALAK 425.900 EURO ERABILIKO DITU HERRIKO AZPIEGITURAK HOBETZEKO HAINBAT EKIMENETAN

2015 urtean zehar ikastetxe publikoko patioan saneamendu eta margotze lanak egingo dira eta hilerria moldatuko da, beste hainbat gairen artean.

Uztaileko azken ohiko udalbatzan 2014ko Altsasuko Udaleko Kontuak onartu ondoren, hauek gastu orokorretarako 1,7 milioi euroko diru soberakina dutela agertu da. Horietatik, Ogasun Batzordea osatzen duten udal talde ezberdinek, 2015 urtean hainbat inbertsio egiteko 425.900 euro erabiltzeko proposamena adostu dute, bai eta aurreko legegintzaldietatik zetozen epai ebazpenetatik eratorritako zenbait konpromiso ekonomiko likidatzekoa ere. Halaber, taldeek adostu dutenez, proposaturiko inbertsioak lan Brigada eta langileen kontratazio zuzenaren bitartez egingo dira.

Proposamenak ondorengo inbertsioen burutzea jasotzen du:

1)         37.500 euro Zelandi ikastetxeko patioen saneamendu, margotze eta drainatze lanentzako. Kasu honetan, Goazen Altsasuk lan marko horretan proposaturiko inbertsioen parte dira eta zentro publikoko eraikin eta kanpoaldeko patioetan burutuko dira: itoginak konpondu, kanpoko fatxadaren behe zokaloa margotu eta sortzen diren putzuak gutxitzeko patioetako hiru lekutan drainatze sarea egitea.

Inbertsio hauetaz gain, Ikastetxe Publikoaren beste beharrizan batzuk planteatu dira, haien balorazioa egiten ari delarik, udazkenetik aurrera Hezkuntza Departamentuarekin elkarretaratze bat edukitzeko eta horrela administraritzen arteko elkarlanean irtenbidea emateko.

2)         63.000 euro Altsasuko hilerrian hainbat ekintza egiteko, hala nola sarrerako fatxada nagusiaren eta atalondoaren margotzea, gaur hormigoi eta legarrezkoa den zorua asfalto aglomeratu zolatzea nitxo zonaldeko pasabideetan eta tresneria gordetzeko geletan hidrogarbitzaile bidezko garbiketa.

3)         10.000 euro Intxostiapunta enparantzako gunean hesia jartzeko, hegoalde partean eta Erkuden kaleko espaloian zehar. 35 metro luzerako hesia izango da, pasabide hori itxiz baina enparantza beste bi aldeetan irekia utziz.

4)         48.000 euro Urtzi taberna parean Foruen enparantzan harearrizko harlauzak zaharberritzeko, hondaturik baitaude, euri egunetan putzu handiak sortuz. Lana, 150 m2 inguru altxatu, base berri bat egin eta 10 cm-ko harearrizko harlauzak berriro jartzean datza, egokiak direnak eta hondaturik ez daudenak berriro erabiliz.

5)         6.000 euro alde zaharrean ibilgailuen zirkulazio guneetan azken urteotan egin diren zaharberritze lanekin jarraitzeko, galtzada-harriak hormigoizko zolatarekin aldatuz. Aurtengo lana, Santo Cristo de Otadia enparantzan 28 m luzera eta 4 m zabalerako bidea egitea izango da.

6)         61.300 euro zirkulaziorako hondatuenak dauden Altsasuko errodadura bide ezberdinak asfatoz zolatzeko. Zehazki, Gipuzkoa kalean (Erkuden eta JM Ezkurra kaleen artean) 1.660 m2ko tarte bat zolatzea planteatzen da; 132 m2 Ameztia auzoan; 285 m2 San Pedro bidean Institutu eta Ikastolarako sarrerako bihurgunean; eta 108 m2 Zubeztia kalean, Santa Cruz kalearen bidegurutzearen ondoren egiteke dagoen zatian.


Kasu honetan eta ekintza hau egiteari utzi gabe, Udalak Nafarroako Gobernuko Toki Administraritza Departamentuarekin bilera egitea planteatzen du, Zumalakarregi enparantza ondoko kaleetan hornikuntza, saneamendu eta zolatzeko inbertsio handi hau egiteko aukerak ikusteko, etorkizunean Tokiko Inbertsioen Planaren markoan.

Bestalde, 2006an Lezaldeko urbanizazio lanengatik Coyseri kalte-ordain guztia agortu zenean epai aginduz bi kalte-ordain ordaintzeko zigorraren likidazioa aurreikusten da (114.629 euro) bai eta Banco Popular-i zor zaion zatia 0-3 urte bitarteko haur eskolaren lanak bertan behera uzteagatik (85.471€)

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!