Barkosek asteazken honetan hasiko ditu “aldaketaren gobernua eratzeko” bilerak gainontzeko alderdiekin.

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mai. 26a, 00:00

Nafarroako Parlamentura Geroa Bairen zerrendaburu Uxue Barkosek esan du nafar alderdi politiko ezberdinekin elkartuko dela datorren asteazkenetik aurrera “aldaketaren gobernua eratzeko” asmoarekin, “ez baita denbora gehiago galdu behar eta Exekutibo hori erreal egiteko lanari ekin behar zaio”.

Horrela esan du Barkosek astelehen honetan koalizioaren Iruñeko Udalerako zerrendaburu Itziar Gómezekin batera eskaini duen prentsaurrekoan, aurreko foru eta udal hauteskundeetan bere koalizioaren emaitzak baloratuz.

Hauteskundeotan Geroa Baik 9 eserleku erdietsi ditu Nafarroako Parlamentuan, EH Bilduk (8) lortutakoei, Podemosek (7) eta IEk (2) lortutakoei batuz UPNri alternatiboa den Gobernua eratzeko gehiengoa lortuz.

Bere hizketaldian, Geroa Baiko diputatuak ziurtatu du bere koalizioak “Nafarroako Parlamentuak bigarren indarra izatearen ardura bere gain hartzen duela”, eta nabarmendu du “lehen kontaktu bat” izan duela parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztietako eledunekin. Edozein kasutan, azpimarratu du ez duela denekin lan egingo aldaketaren alde, UPN eta PPri so eginez, “haiekin beste hainbat gai egongo direlarik zeinetan elkarlanean aritzeko interes orokorraren defentsan”.

Haste honetan hasiko diren bileretan, ziurrenik asteazkenean, Geroa Bairen ordezkaritza, Uxue Barkosek, Manu Ayerdik, Koldo Martínezek eta Itziar Gómezek osatuko duten batzorde negoziatzaile baten esku egongo da, “gobernu trebe bat eta 200.000 hiritarren eskaerari erantzuna emango dion gobernu bat” bilatzeko helburuz. “Oraingo lehentasuna aldaketaren gobernu hori finkatzea eta errealitate egitea da, barneratzailea, trebea, barea eta denboran iraunkorra izan behar duena”, gaineratu du

Gainera, Barkosek esan du “aldaketaren gobernu barneratzaile horrek funtsean Nafarroako hiritar guztientzako gobernatzea du helburu”, ziurtatuz Geroa Bairi dagokiola aldaketa horren buru egotearen ardura, baina ziurtatu du ez dutela “inolako zalantzarik” ardura horretan, “horretarako deituak gauden alderdi guztiek elkar egingo dugula topo”.

UPNren hautagai Javier Esparzaren deirik jaso ote duen galdetuta, Geroa Bairen ordezkariak “ez” esan du, bera izan baita hura deitu duena “aldaketaren aldeko lana hasiko dugula” esateko. Halaber, lehen indar izateagatik zoriondu du.

PSN aldaketaren gobernuan sartzen duen galdetuta, Barkosek esan du “noski baietz, atea irekita dago aldaketaren alde egin nahi baldin badute, aldaketaren alde lan eginez eta gizartearen gehiengoak eskatzen duenarekiko leialtasunez”. Gaineratu duenez, “PSN da erabaki behar duena, une hauetan gu guztion jarreraren konpromiso bereziarekin, egun ez baitira beharrezkoak PSNren botoak” gobernua eratzeko.

Barkosek ere “ongietorria” eman die “Podemoseko buru Laura Pérezen hitzei, bere alderdiko erabakiak Nafarroan hartuko direla esan duenena, garrantzitsua baita hori horrela izatea”.

“LAN HELBURU GUZTIEK EGON BEHAR DUTE”

Bestalde, EH Bilduren hautagai Adolfo Araizen hitzak direla eta, bere koalizioaren borondatea “Gobernuan parte hartzea dela, zalantzarik gabe” esan baitu, Barkosek esan du “gobernu honetan jarrera guztiek egon behar dutela bai eta lan helburu guztiek ere”.

“Hori utziezina da, alderdi guztien arteko akordio batetara iristea”, gaineratu du hautagaiak, “logikoki gobernua, beste era batera ezin baita, koalizio gobernua izango da, ikusiko dugun formularen araberakoa, eta ikusiko dugu nola geldituko den azkenik eratua”. “Une hauetan nolakoa izango den aurreikustea ez dagokigu guri, horretan konprometiturik gauden indarron elkarlana izan beharko du eta nik ulertzen dut Araizen ziurtapena, gainontzeko indarrena bezalaxe, berdina diogula: gure interesa lehenik eta behin programatikoki parte hartzeko gobernu horretan”, azaldu du.

Nahiagoko lukeen gobernu formularen inguruan galdetuta, Barkosek ziurtatu du “aldaketa gobernua egongo dela, eta ohiko formulek une jakin batetan akordioetara iristea galaraziko balute afera aritmetikoak medio, horrek ez luke aldaketa gobernu bat galarazi behar programa akordioak lortzen baditugu”.

Azkenik, lortutako emaitzen ondoren Nafarroak bigarren hauteskunde batzuk ez dituela biziko ziur dagoen galdetuta, Barkosek kritikatu du “demokrazia iruzurraren mugan dagoela hauteskunde batzuk erauztea errepikatuko direla esanez” eta gaineratu du “ez litzaidake asko hobe irudituko hauteskundeak errepikatzea iradokitzea elkarrizketan hasi aurretik”.

"IRUÑEAN ALDAKETAREN ERRAZTAILEAK"

Bere aldetik, Itziar Gómezek nabarmendu du Geroa Bai “Iruñean aldaketaren erraztaileak” izango direla. Gaineratu duenez, “aldaketaren buru egon behar dena, aldaketara deituak dauden alderdietatik lehen postuan geratu den indarra izan behar da”.

Iruñean UPNk  10 zinegotzi erdietsi ditu, EH Bildu jarraituta 5ekin, Geroa Bai 5ekin, PSN 3ekin, Aranzadi 3ekin, eta I-E 1ekin. EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta I-Eren baturak gobernatzeko gehiengoa emango luke.

 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!