Itziar Gómezek Iruñeko udalak bere eskumenen barnean PAH konpromisoa sar dezala proposatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mai. 21a, 00:00

Iruñeko alkatetzarako Geroa Bairen hautagai Itziar Gómezek kandidaturako beste kideekin batera Leyre kaleko orubearen parean egin duen agerraldian, koalizioaren etxebizitza inguruko proposamenak aurkeztu ditu. Itziar Gómezek orube hau hautatu du, “hutsik dagoen toki hau UPNk mantendu nahi duen etxebizitza modelo espekulatiboaren eredu argia baita. Leyre kaleko orube honek gainera Salestarrena bezalako plan baten zentzugabekeria agerian uzten du, hirigintza gainbalioak lortzeko tresna espekulatibotzat hartzen duen operazio inmobiliarioa”.

Geroa Bairen hautagaiak esan du “beldurgabekeria bat dela UPN Udal gobernuaren buru jarraitzea, kudeaketa krisialdi garaietara egokitzeko ez baitira gai izan, ez eta oraindik ohartu burbuila imnobiliarioak eztanda egin zuenik, honaino ekarri gaituen modelo espekulatiboaren aldeko apustuarekin jarraituz, eta horrela Etxabakoitz bezalako auzo behartsu baten garapena AHTren PSISak aurreikusten dituen 9000 etxebizitzen salmentara baldintzatuz adibidez. Baina egia burugogorra da, eta datuak direnak dira: 90.000 etxebizitza daude Iruñean eta 75.000 bizitoki bakarrik, etxebizitza eraikitzeko inongo beharrik ez dagoela frogatzen duen datua, are gehiago Lezkairu, Erripagaina, Arrosadia, Iturrama berri eta abarren eraikitzen ari diren etxebizitza berriak gehitu behar baitira”.

Horregatik Itziar Gómezek “Udalak bere eskumenen barnean PAH konpromisoan dauden printzipioak hartzearen aldeko apustua” egin du. “Geroa Baik argi du alokairuko etxebizitza publikoak bultzatzearen beharra, hiritar ororentzako etxebizitza duin eta eskuragarri baten eskubidea bermatzeko” jarraitu du Gómezek. Halaber, Geroa Bairen hautagaiaren arabera, “Udal gobernutik hutsik dauden etxebizitzen errolda egingo dugu, alokairu merkatura irtetea sustatzeko helburuarekin”.

Gizarte etxebizitza dela etxa, Geroa Bairen lehentasuna Gómezen arabera “udal jabegokoak diren etxebizitzen Ordenantza lantzea eta onartzea da, Udalarenak diren 200 etxebizitza huts okerren pasatzen ari direnei uztea ahalbidetuz. Etxebizitza hauen kudeaketa Gizarteratze Etxebizitza Taldeari egokituko zaie, Gizarte Zerbitzuen Alorraren barruan, eta udalak zuzenean kudeatuko duen zerbitzua izango da”. “Udalak etxebizitza hutsak ditu eta eskumenak ditu gizarte zerbitzuen alorrean, tamalgarria dena da UPNk ezer ere ez egin ez izana, Iruñean bertan familia osoak pisu berean gela bakarra elkar banatzen daudenean edo euren etxebizitzetatik, bai alokatutakoak bai erositakoak, kanporatutako pertsonak”.

Gómezek egin duen agerraldian nabarmendu duen beste datu bat 65 urtetik gorakoak bakarrik dauden 10.000 etxebizitzak dira, haietatik 4000 80 urtetik gorakoak direlarik. Geroa Bairen hautagaiak uste du “UPNk bizkar eman diela adineko pertsonei, haien beharrizanei erantzuna emateko baliabideak itxiz, hala nola Arrosadia edo Sarasate Pasealekuko etxebizitza komunitarioak, Geroa Baik berreskuratu nahi dituenak alegia”. Zentzu horretan, Gómezek ere zaintzapeko etxeak bultzatzeko helburua du bai eta bakarrik bizi diren adineko pertsonek eta etxebizitza behar duten ikasle gazteek etxebizitza elkar banatzeko programa bat ere.

Modu honetan, Itziar Gómezek agerraldia amaitu du esanez “Iruñeak ez du merezi kudeaketa hiritarren beharrizanei egokitzen ez dakitenek gobernaturiko Udala, etxebizitza eredu espekulatiboaren alde egiten dutenena, ez eta euren botoekin UPNk gobernatzea ahalbidetu dutenena. Iruñean aldaketa sakona behar beharrezkoa da, sentikortasun sozialera aldaketa, baina zorroztasunera eta eraginkortasunera ere aldaketa, Geroa Baik bakarrik ekar dezakeen aldaketa”.

 

 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!