Itziar Gómezek haur eskolen kudeaketan UPNren sektakeriarekin amaitzea proposatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mai. 18a, 00:00

Iruñeko alkatetzarako Geroa Bairen hautagaiak kandidaturako beste kideekin batera Casa Luna parean agertu da, “Iruñeak udal gobernuan aldaketa” behar duela adieraziz, “azkenean Udalak bere bizilagunak entzuteko eta haien eskaerei erantzuna emateko”. “Larrienetako bat haur hezkuntzan euskarazko plazen eskaera da, egun 1134 plazatik 164 besterik ez baitira euskaraz, %15 ere ez delarik, familiek eskatutako portzentaje baino askoz baxuagoa”, ziurtatu du Geroa Baiko zerrendaburuak.

Gómezen arabera, “Enrique Maya eta UPNren sektakeria ez da onargarria, familiei seme alabak nahi duten hizkuntza ereduan matrikulatzeko euren eskubidea ukatzen baitie”. Itziar Gómezek ziurtatu du “inor ez dagoela inori ezer inposatzen saiatzen, zentzuduna dena besterik ez gaude eskatzen, nahi den hizkuntza ereduan seme alabak auzoko haur eskolan matrikulatzeko hiritarren eskubideari erantzuna ematea alegia”. “Aski da auzo batzuk besteen aurrean zigortzeari, familia batzuk besteen aurrean zigortzeari, hauteskunde kalkulu hutsagatik gainera”, kritikatu du Gómezek, “denontzako udal gobernu baten garaia iritsi da eta alternatiba horren buru Geroa Bai egongo da” esan duelarik.

“Enrique Maya aurreko hauteskundeetan Alde Zaharrean haur eskola bat eeraikitzeko konpromisoa hartu zuen eta ez du bere hitza bete, auzo hau berriro zigortuz”, kritikatu du Gómezek. “0-3 urte bitarteko hezkuntzaren aldeko Geroa Bairen apustua bai eta Alde Zaharrean udal haur eskolaren aldekoa ere tinkoa da, hirigunerako proposatzen ditugun talka-neurrien artean baitugu”.

Eskola hau kokatzeko Gómezek Casa Luna proposatzen du, bai eta esan “aurreko agintaldian toki honetan kokatzearen gaineko txostena eskatu genuen, eta egia ez dituela ehunetik ehunera haur eskolentzako eskatzen diren baldintzak betetzen, baina auzo berezitzat dugun honetan nolabaiteko malgutasuna egon daiteke. Oso kokaleku interesgarria da, San Franzisko lehen hezkuntza ikastetxetik gertu baitago”.

Itziar Gómezek “UPNk errealitatea ezkutatzeko bere setakerian, agintaldi osoan zehar hizkuntza ereduka eta auzoka zegoen benetako eskaera ezagutzea ukatu digu, familiei euren hizkuntza eredu lehenetsia aurre inskripzioan bertan adieraziz edo ikerketa soziologiko bat eginez, orain 10 urte Udaleko soziologia unitateak egin zuen bezala, orduan Alde Zaharrerako euskarazko haur eskola baten beharra zegoela agertuz jada”.

Gómeze, eskaera dela eta, “Alde Zaharrean Haur Eskola Euskaraz” plataformak egindako lana gogora arazi du, bai eta bere matrikulazio paraleloaren kanpaina ere, zeinak hilabete eskasean Alde Zaharrean euskarazko haur eskolan umeak matrikulatzeko 70 eskaera baino gehiago lortu zituen, Iruñeko Udaleko hezkuntza zinegotzigoan modu ofizialean erregistratu zirelarik.

Alkatetzarako Geroa Bairen hautagaiak gainera esan du “egun ditugula baldintzarik hoberenak haur eskolak auzoka eta hizkuntza ereduka berregituratzeko, oposizioko udal taldeen elkarlanari esker UPNk pribatizatu zituen hiru Hello haur eskolak gaur kudeaketa publiko baitute, agintaldi honetako gertaera esanguratsua, pribatizazio garai honetan eta eskuinik zaharminduenak gobernatutako udal batekin, oposizioaren elkarlanak zerbitzu publiko bat berreskuratzea ahalbidetu baitu”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!