Innerarityk “beldurraren” diskurtsoa kritikatu eta “Nafarroa ez da desagertuko, UPN Gobernutik baizik” esan du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mai. 19a, 00:00

Geroa Bairen Nafarroako Parlamenturako zerrenda ixten duen Daniel Innerarity filosofoak datozen maiatzaren 24ko hauteskundeetan foru komunitatean aldaketa ez gertatzeko UPNk “beldurra astintzen” ari duela salatu du, bai eta “desagertuko dena ez da Nafarroa, UPN Gobernutik baizik, zerbait zeharo ezberdina” ziurtatu du.

 

Innerarityk Nafarroako Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosekin batera egin duen ekitaldian ziurtatu du datorren foru Gobernua “ezin dela afizionatu talde baten esku jarri baina ezta ere krisialdiak dakartzan kargen banaketan ekitate eta zuzentasun eskasa erakutsi dutenengan”.

 

Daniel Innerarityk, Vianako Printzea Kultura Saria 2013an, “politika beste modu batean egitea” beharrezkoa dela aldarrikatu du, “eta hori aurkakoari errespetuan eta, positiboan egindako proiektu batekin ezin ilusionatu eta beldurraren bitartez hautesleak inozotzat ez hartzean datza”

 

“Aldaketaren aurkariek haien argudioen ahultasunaz ohartu direnean, gidaliburu zaharrak hartu dituzte beldurra astinduz” gehitu du Innerarityk, “eta hori aurkakoari errespetu falta da bai eta hausleekiko ere”. “Baliabide hau ez da sendotasun ezaugarri baizik eta ahultasunarena” esan du.

 

“NIK EZ NUKE ESANGO UPNk NAFARROA DESAGERTZEA NAHI DUENIK”

 

Esan duenez, “Geroa Bain inork ez luke esango aurkako batek Nafarroa desagertzea nahi duenik; UPNk nahi duen Nafarroa ez da nik hoberentzat jotzen dudana, baina inoiz ez nuke esango Nafarroaren desagertzea nahi dutela soilik”.

 

Innerarityk ziurtatu du “aldaketak merezi badu, horrekin Nafarroa zuzena, ondratua, begirunetsua, barneratzailea, kultua, anitza eta autogobernatua nahi dugulako, bere etorkizuna erabakitzeko Nafarroa libre bat”.

 

“MAKROEKONOMIAREKIKO OBSESIOA” DEITORATU DU

 

Geroa Baiko hautagaiak krisialdi ekonomikoaren inguruan aritu da ere, aldi honetatik irteteak “pertsonak krisialditik irtetea esan  nahi duela eta ez kontuak koadratzea” azalduz. “Makroekonomiarekiko obsesioa duen diskurtso jakin bat dago eta badirudi pertsonak ez nahitaezko aldagaitzat dituela” kritikatu du.

 

Horretarako, “krisialdia konpetentziaz eta ardura zentzuz kudeatzeko beharra dago” ziurtatu du. “Hautesleak oso libre gara gure erabakiak hartzeko, baina oso ongi pentsatu behar dugu noren eskuetan utziko dugun gure foru Ogasunaren zuzendaritza, nork negoziatuko duen gure autogobernua eta noren esku utziko dugun enplegua sortzea”, esan du.

 

Bere aburuz, “Uxue Barkos buru duen Geroa Baiko giza taldeak bi baldintzak betetzen ditu: bai konpetentzia bai zuzentasun zentzua”.

 

“KONTRABALIOAK ALDATU”

 

Jarraian, Daniel Innerarityk esan du “krisialditik ateratzeak ez duela esan nahi aurrekora itzultzea”, eta “honaino ekarri gaituzte kontrabalioak erabat aldatzen ditugunean aterako gara krisialditik” argudiatu du.

 

Bere aburuz, balio berriak “zuzentasun zentzu berria eta ezberdintasun sozialen aurka etengabe egitea, ezagupenaren benetako gizarte bat helburu duen hazte desorekatuaren eta ingurumenari begirunerik ez dion modeloa gaindituko duen beste ekonomia modelo bat, ezagupena eta kulturari balioa emango dion gizarte bat, eta norberaren kontsumotik inbertsio handietarainoko ardura zentzu berri bat”.

 

Ildo beretik, Uxue Barkosek ziurtatu du “politikak ezin du hiritarren arazoetako bat izaten jarraitu, politikak gizartearen arazoei konponbideak emateko bilaketa tresna izan behar du, bai norbanakoei bai kolektiboei”.

 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!