Itziar Gomezek udal lokaletan elkar banatutako lantokiak (coworking) sortzea proposatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mai. 15a, 00:00

Iruñeko alkatetzarako Geroa Bairen hautagai Itziar Gómezek “egungo testuinguru sozioekonomikoan enplegu aukerak bultzatzea Iruñeko Udalaren lehentasuna izan behar duela” esan du, “bereziki teknologia eta berrikuntza bezalako alorretan”.

Gómezek “hutsik dauden udal lokaletan elkar banatutako lantokiak (coworking) sortzea” proposatu du, “horrela Udalak profesional hauei lan mahai bat, interneta eta beste zerbitzu batzuk eskainiz”. Edozein kasutan, Iruñeko alkatetzarako Geroa Bairen hautagaik zehaztu du “interesagarriena ez direla profesionalei Udalak eskain diezazkien  zerbitzuak, baizik eta beste profesional independenteekin lantoki bera elkar banatzean suertatu dakizkiekeen lan aukerak eta proiektuak”. Zentzu horretan, Gómezek nabarmendu du “lokal bera elkar banatzean komunitate sentimendua agertzen dela, lankidetza aukerak ahalbidetuz bai eta norberaren lan proiektuak osatu eta aberastu ditzaketen   harremanak, horrela kooperazio lan harreman berriak eraikiz edo bezero-hornitzaileen artekoa ere”.

Itziar Gómez oso kritiko agertu da UPNren udal gobernuarekin enplegua dela eta, eta bereziki teknologia garapen eta berrikuntzaren inguruko enplegua dela eta, hautagaiaren aburuz, “UPNk ez ditu sektore honen aukerak aprobetxatzen jakin”. Zentzu horretan, Geroa Baiko hautagaiak esan du “Iruñea 2014 zientzia eta berrikuntzaren hirien sareko kide” dela, “baina Udalean gaudenok ez eta hiritarren horren informazio eta estrategiarik eduki gabe”. Udal gobernu taldearen utzikeriaren adibide moduan, Gómezek nabarmendu du “Udalak ez duela inongo mailako lankidetzarik izan NUPeko proiektuekin, nahiz eta unibertsitate hau garapen teknologiko eta berrikuntzaren buruan dagoen”.

Zientzia eta berrikuntzaren sektoreen inguruan, Iruñeko alkatetzarako hautagaiak ziurtatu du “Geroa Baik zientzia eta berrikuntzaren aldeko apustu tinkoa egiten duela, ekoizpen eredu eta tokiko garapenaren aldaketan aurrerapausoak egiteko  ekin beharreko bidea baita”. Geroa Baiko hautagaiak gaineratu du “Udalak jarduera ekonomikoa sortzeko erraztasunak eman behar ditu, jarduera hori ekintzailetza pribatutik etorri daitekeelarik, eta ildo horretatik doa udal lokaletan coworking lantoki horiek sortzeko proposamena, inbertsio gutxirekin teknologia eta berrikuntzaren sektorean jarduera ekonomikoari bultzada emateko aukera baitugu”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!