Itziar Gomezek Iruñerako ekonomia eta finantza plan bat lantzea proposatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mai. 13a, 00:00

Iruñeko alkatetzarako Geroa Bairen hautagai Itziar Gómezek Udalerako koalizioaren proposamen ekonomikoak aurkeztu ditu gaur goizean prentsaurrekoan, besteak beste “epe ertainerako eta urtero berrikus daitekeen Ekonomia eta Finantza Plan bat lantzea”.

Zentzu honetan, Gómezek azaldu du beharrezkoa dela “Udalaren benetako ekonomia eta finantza egoeraren diagnostikoa” egitea, bai eta “baliabide urritasunaren aurrean, gizarte beharrizanak lehenetsi eta azpiegituren inbertsioetarako eta egin beharreko gastua planifikatuko duen urte askotarako inbertsio plan bat lantzea”.

Horrela, Gómezek “auzo bakoitzak eduki beharreko oinarrizko zerbitzuen estandarra zein den” aztertzearen alde egin du, “Iruñeko auzo guztietan instalazioen egoera homogeneoa edukitzeko”. “Zerbitzu horiek emateko auzo bakoitzean zein azpiegitura den ezinbestekoa ezagutu behar dugu eta zeintzuk diren jarduera ekonomiko eta kulturalaren estandarrak, jarduera horien garapena zuzena izan dadin”, gehitu du Gómezek.

Halaber, Iruñeko Udalerako Geroa Baiko hautagaiak “hiri guztian zerbitzua eskaintzeko zein azpiegitura diren beharrezkoak” baloratzeko beharra azpimarratu du, bai eta “plan honen proiektua partaidetza publikoko prozesu bat” edukiko duela nabarmendu.

Bestalde, Gómezek “hiriaren Sustapen Ekonomikorako Alorra sortzea” planteatu du, “zeharkako moduan eta Udaleko alor guztiekin elkar lanean, Iruñeko garapen ekonomikoa, jarduera ekonomiko berrien ezarpena eta finantzaketa iturri berriak aurkitzea, bereziki Europan, helburu edukiko duena”.

Gómezen aburuz, “inoiz baino beharrezkoagoa da Udaletik erantzun berritzaileak ezartzea, Iruñeko bizi ekonomikoa onbideratu eta suspertzeko aukera berriak sortzeko”.

Zehazki, Gómezek uste du Udalak “Europar Batasunean eta Estatuan finantzaketa bilatzeko proaktibo” izan behar duela, “zentzu honetan aukerarik galdu gabe eta Nafarroako Gobernuaren finantzaketa politikekin zorrotza izan behar duela, azken legegintzaldian gertatu dena berriro gertatzea ekidinez, finantzaketa iturri garrantzitsuak galdu baitira, hala nola Tokiko Azpiegituren Plana”.

Halaber, Geroa Baiko hautagaiak Enpleguaren aldeko Mahaia sortzea planteatu du, “non udal talde guztiek, Udaleko teknikariek eta erakunde ekonomiko, sozial eta sindikalek parte hartuko duten”. “Mahai honek, Udalaren enpleguaren gaineko aurrekontu subprogramen ikerketa eta baloraketa, eta zehazki enpleguaren sortzea eta sustatzearen gainekoa, orientazio eta akonpainamendu soziolaboralarena, tailer eskolena eta enplegu tailerrena eta babestutako gizarte enpleguarena, hobetze proposamenekin txosten bat landuko du, eta Udalbatzak onartu ostean lehentasunezko ezarpena izango du”, azaldu du.

Era berean, Gómezek Geroa Baik “zientzia eta berrikuntzaren” alde egiten duen apustua nabarmendu du, “ekoizpen modelo eta tokiko garapenean aurrera egiteko bide baitira, I+G+Bean esfortzua eta inbertsioan konpromisoa eskatuz”.

“Iruñea 2014 Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Sareko kide da, baina UPNk legegintzaldi honetan zehar, hiri adimentsu estrategia bat landu du, gainontzeko udal taldeekin ez inorekin elkar banatu gabe, Europaren diru laguntzarik jaso ez duen inolako proiekturik egin ez delarik”, kritikatu du Geroa Baiko hauatagaiak.

Zentzu honetan Gómezek esan du “NUP ‘Garapen Teknologiko eta Berrikuntzaren’ goiko postuetan dago, eta aurki bi ikerketa institutu  jarri ditu martxan, Smart-Cities eta Aurreraturiko Materialak”, hortaz, “Udalak hori aprobetxatu beharko luke eta haiekin lan arlo eta elkar banaturiko proiektuak garatu, orain arte UPNrekin egin ez dena”.

Gómezek planteaturiko beste neurrietako bat “lan toki kooperatiboak (coworking: lan mahaia, internet eta elkar banaturiko zerbitzuak) bultzatzea” da, “horrela profesional independenteek lan toki berbera elkar banatzea ahalbidetuz haien proiektuak modu independentean garatzeko baina aldi berean elkar banaturiko proiektuak sustatuz”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!