Geroa Baik osasungintzan Lehen Arreta eta Etengabeko Larrialdiko Arreta zentro berri bat lehentasunezkoak direla deritzo

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mai. 13a, 00:00

Geroa Baik osasungintza arloan lehentasunezkoa deritzo Lehen Arretari autonomia gehiago ematea, itxarote zerrendak murrizteko lan egitea eta Iruñean larrialdietarako zentro berri bat  egitea Sanduzelai, Arrotxaoea edo Berriozar bezalako zonaldeei arreta emateko, Nafarroako Ospitale Gunea arintzea ahalbidetuz.

Hauek dira Geroa Baik planteatzen dituen neurritako batzuk maiatzaren 24eko hauteskundeen ondoren hasiko den legegintzaldi berrirako. Orduan, koalizioaren arabera, osasungintza publikoari “baliabide banaketa zentzuduna, bidezkoa eta behar adinakoa” eman behar zaio.

Foru Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosek ziurtatu du nafar jendarteak “beti izan duela bere lehentasuntzat eta harrotasun moduan osasungintza publikoa”, eta nabarmendu du sistema hau bermatzeko “konpromiso politiko bat ez dela nahikoa, baizik eta behar beharrezkoa dela finantza konpromiso bat”.

Gainera, Uxue Barkosek nabarmendu du osasungintza arloa “Nafarroaren garapen sozioekonomikorako alorra” dela, eta “industria soziosanitario eta teknosanitarioaren alorrak garatzeko potentziala” duela, “datozen urteetan kalitatezko enplegua eta aurreratutako industria sortzeko ardatz nagusiak izan daitezke eta”.

 

LEHEN ARRETA, APUSTU “NAGUSIA”

Neurri zehatzen atalean, Nafarroako Parlamentura Geroa Baiko hirugarren Koldo Martínezek azaldu du bere apustu “nagusia” Lehen Arreta dela, “autonomia gehiago” eman behar zaiola eta gizarte langile eta psikologo gehiago eduki behar dituela, “gure biztanleriak dituen osasun arazo asko eta asko ez baitira zorrozki osasun arazoak baizik eta gizarte eta psikologiak arlokoak ere”.

Koldo Martínezek itxarote zerrendak azpimarratu ditu ere, zenbait ebakuntzatan egoera “zeharo onartezina” dela azalduz, baina lehen kontsultetarako itxarote zerrendak nabarmendu ditu ere. “Zerbait gertatzen ari zaiolako norberak sentitzen duen minaz gain, zer gertatzen ari zaion ez jakiteagatik gaineratzen zaion sufrimendua dago, lehen kontsultetarako itxarote zerrenda ikaragarria baitago”, ohartarazi du.

Geroa Bairen hautagaiaren aburuz, egoera hau “ezin da orain arte egiten ari den bezala konpondu, peoi-lanak bezalako sustagarri gaiztoekin, horrek dakarren gauza bakarra goizetan gutxiago lan egiten duenari gehiago ordaintzea baita”. “Itxarote zerrendak ongi lan egiten duenari sustagarriak eskainiz hobetu daitezke, Lehen Arreta eta Espezializatuaren arteko koordinaketa hobetzea sustatuz eta ez presentziazko kontsultak bultzatuz”, zehaztu du.

Gainera, arlo honetan bertan,etengabeko larrialdietarako arreta zentro berri bat egitea “funtsezkoa” dela deritzo, San Martín Doktorea zentroaren modura, kasu honetan Sanduzelai, Arrotxapea eta Berriozar bezalako zonaldeei arreta emateko, modu honetan “Nafarroako Ospitale Gunera larrialdi kasuen arreta arindu eta murriztuz”.

Koldo Martinezek ere “osasun-bioteknologia hiri bat” sortzearen aldeko apustua egin du, Iruñean “unibertsitate publiko eta unibertsitate pribatu bana daudela aprobetxatuz, bata bestetik oso gertu dauden zentroak gainera, eta erizaintza eskola ere”.

 

ERIZAINTZA ETA PROFESIONALEN AZTERKETA SENDOTZEA

 

Azkenik, Geroa Bairen hirugarrenak, datozen urteetan “erizaintzari behar bezalako balioa” eman behar zaiola esan du, “botereak gutxietsia eduki baitu”.

Ildo berean, Koldo Martínezek Nafarroako osasungintza profesionalak goraipatu ditu, “murrizketa guztien, externalizazio neurri guztien eta Nafarroako Gobernuak haiekin eduki duen komunikazio ezaren arren ere, nafar osasungintza publikoa zutik jarraitzen duelako eta hiritarren onespen oso ona duelako osasungintza profesionalei esker”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!