Nafarroako Lehendakaritzara Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosek foru Exekutiboko departamentu bakoitzaren aurrekontuaren %0,5 enplegua sortzeko erabiltzearen alde egin du.
Barkosek, astelehenean Funesen lan istripuan hil ziren bi langileen senide eta lagunei astearte honetan bere doluminak igorri ondoren, langabeziaren aurkako talka-neurriak defendatu ditu, “aurrekontu-konpromiso argi batetan agertu” beharrekoak.
Esan duenez, “Administraritzak agente izan behar du enplegu sortzearen bultzadan”. “Enpresari orokorrean eta deslokalizazio arrisku askoz ere txikiagoa duten Enpresa Txiki eta Ertainei zehazki eman beharreko laguntzan Administraritzak agente aktibo eta ahalbidetze lana egin behar du”
Bestalde, hautagaiak zirkulatzaile 150 milioi euro proposatu du, “bideragarritasun egoeran dauden enpresen finantzaketa arazo puntualak” abalatzeko. “Nafarroako Kutxa desagertu denez, nafar enpresari askoren negozio bolumena inbertsio eta finantza mundua den ozeanoan tanta txiki bat besterik ez da”, esan du.
Bere aldetik, foru Parlamenturako Geroa Baiko zerrendan bigarren Manu Ayerdik, lehiakortasun ekonomikoan, gizarte kohesioan eta ingurumenaren zaintze eta errespetuan oinarrituriko garapen modeloa defendatu du Nafarroarentzat.
Zentzu honetan, “ezetz” esan dio enplegu ezegonkorrari, kolokako enpleguari eta “ez” kalitate urriko enpleguari. “buruko furgoia izan nahi dugu eta horrek beste modu batetan lehiatzea esan nahi du, gainerako balioarekin lehiatzea alegia”, esan du, “aurreratutako” industria, nekarazira elikadura sektorea, osasungintza, energia berriztagarriak eta turismoa bezalako sektore estrategikoak nabarmenduz.
Plan Moderna aipatu du, “hitza agortuta eta erreta” dagoela azpimarratzeko. “Kontzeptuaren” aurkakoak ez direla esan duen arren, plan zehatz honen aurkakoak direla esan du. “Jatorrizko bekatua du gainera, Moderna Fundazioko patronatuan bi alderdi politiko baitaude, UPN eta PSN, akats galanta deritzoguna”, esan du, Plan Modernak “gizarte kohesioari jaramonik ez diola egiten” nabarmenduz.
Enplegu politika aktiboak direla eta, “Gobernuak 5.000 langabetuk lana aurkitzeko norbanako orientazioa edukitzea planteatzen du helburu gisa” azpimarratu du. Bere aburuz, “asmo gutxiko” helburua da eta 10.000 langabetu izatearen alde agertu da.
“EZ DA KASUALITATEA”
Bestalde, Barkosek azpimarratu du azken bi hilabeteetan Nafarroan 5 pertsona hil direla lan istripuetan, eta hori, bere aburuz, “ez da kasualitatea”. “Lan legediak lan osasunaren eta lan istripuen gaineko kontrol eraginkorrik ez egotea errazten du”, esan du.
Horregatik, “kalitatezko enplegua sortzeko politikak indartzeko garaia” dela defendatu du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.