Itziar Gomezek lehentasunezkoa deritzo iruñea adineko pertsonak bizitzeko lekua izatea

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abe. 5a, 00:00

Iruñeko Udaleko alkatetzarako Geroa Baiko hautagai Itziar Gómezek Sarasate pasealekuko adineko pertsonentzako etxebizitza komunitarioko atarian koalizioko beste kideekin batera eskaini duen prentsaurrekoan azaldu du “Geroa Baik hedabideak toki honetan deitzearen arrazoia, etxebizitza komunitarioak UPNk adineko pertsonentzako programa eta zerbitzuekiko duen utzikeriaren sinbolo direlako da”. Zentzu horretan, “hau bakarrik bizi diren adineko pertsonentzako zerbitzu bikaina zen, senitartekoaren antzerako egoitza modelo bat baitzen eta UPN bere kudeaketa ez eraginkorrarekin hiltzen utzi du, etxebizitza komunitario guztiak itxiz”  kritikatu du Itziar Gómezek.

Gómezen arabera, “asko dira UPNren geldotasunaren adibideak, hala nola, Adineko Pertsonen Udal Kontseilua lehen aldiz deitzeak sei urte kostatu izana, 2013an lehen aldiz elkartu baitzen, bere sorrera 2007ko udalbatza batetan adostu zelarik ordea”. Halaber, Geroa Baiko hautagaiak gogoa arazi du “lehen kontseilu hartan, Alkateak Iruñea adineko pertsonentzako hiri atseginen sarera sartzeko konpromisoa hartu zuen, 2013ko urtarrilean Udalbatzak onartu zuen Geroa Bairen mozioari erantzuna emanez, baina tamalez Enrique Mayak konpromiso hori ez du bete”.  Gomezek gogora ekarri du “sare hau Munduko Osasun Erakundearen ekimena dela eta gure inguruko hirietan emaitza paregabeak ematen ari dituela, hala nola Zaragoza, Donostia edo Bilbo, UPNk gure hiria adineko pertsonei zuzendutako politiketan atzean utziz”.

Zentzu honetan, Iruñeko alkatetzarako hautagaiak nabarmendu du “UPNren utzikeria hau onartezina da, are gehiago Udaleko soziologia unitateak landutako 65 urtetik gorako biztanleriaren txosten-diagnostikoa kontutan hartzen bada”. Beste hainbat gairen artean, Gómezek gogora arazi du “gaur egun Iruñeko biztanleriaren %21,3a, 42.550 pertsona, 65 urtetik gorakoak dira, Donibane eta Iturrama auzoetan bereziki kontzentraturiko biztanleria, eta biztanleria sektore honen %54,1 bakarrik edo 65 urtetik gorako beste adineko pertsonekin bizi da”. Datu hauetaz gain, Itziar Gómezek gogora ekarri du ondorioetan ageri den informazio kualitatiboa, hala nola “adineko pertsonen giza harremanak ahuldu egiten direla urteak pasa ahala, elkarretaratze eta babes sozio-komunitarioa emateko leku gehiago behar direlarik”.

Zentzu horretan Itziar Gómezek ziurtatu du “lehentasunezkoa da Iruñea adineko pertsonak bizitzeko hiri egitea, horregatik Geroa Baik eraginkortasunez, uste osoz eta ekimen zehatzekin erantzungo die txosten-diagnostikoan jasotzen diren adineko pertsonen eskaera guztiei”. Etxebizitza komunitarioak berreskuratu eta Iruñea adineko pertsonentzako hiri atseginen sarean sartzeaz gain, Iruñeko alkatetzarako Geroa Baiko hautagaiak koalizioaren proposamen bezala aurkeztu ditu “sare komunitario bat sortzea auzoetan, haurrentzako dagoenaren antzekoa, bizilagunen arteko elkarbizitza sustatu eta horrela adineko pertsonen giza harremanak hobetzeko, elkarretaratze eta babes sozio-komunitarioa emateko lekuekin; Etxez etxeko Arreta Zerbitzuaren kudeaketa publiko pribatu bikoiztuarekin amaitzea enpresa publikoaren alde eginez eta zerbitzu honen baliabideak optimizatu, eta Elkar Banatutako Etxebizitza Programa bat egin, adineko pertsona eta ikasleen artean, elkarren arteko laguntzan eta belaunaldiarteko solidaritatean oinarriturik, adineko pertsonak haien ohiko inguruan mantentzea ahalbidetuz, bai eta bakardade sentsazioa gutxituz”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!