Itziar Gómezek arrosadia onera ekartzeko plan integrala proposatzen du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko aza. 5a, 00:00

Iruñeko Udalerako Geroa Baiko hautagai Itziar Gómezek Arrosadia eta hirian hondaduta dauden beste auzo eta zonaldeak onera ekartzeko plan integrala proposatu du gaur goizean.

Gómezek esan duen moduan, “Leskairu, Arrosadia edo Erripagaina bezalako azken hiri garapen modernoek agerian utzi dute gure hiriaren hiri-kalitate eza bai eta Arrosadia eta Santa María la Real auzoetako hiri antolaketa penagarria”.

Horrela, Gómezek “zonalde hauetan dotazio, azpiegitura, estalitako gune ireki eta parke publiko, bizikleta bide eta aparkalekuen gabezia” salatu du, “hiri-kalitate eza dela eta, hain zuzen ere”.

Zentzu horretan, Iruñeko Alkatetzarako Geroa Bairen hautagaiak beharrezkoa deritzo “udal hirigintzak auzo hauekiko, eta Etxabakoitz bezalakoekiko izan duen bidegabekeria konpontzea”.

“Sanduzelai eta Txantreako zonalderik zaharrenek ere, bertako bizilagunen bizi kalitatea nabarmen hobetzea ahalbidetuko duten larrialdiko ekintzak behar dituzte”, gehitu du Gómezek.

Horregatik, Geroa Baiko hautagaiak “auzo hauentzako plan bereziak egitea bultzatzea hiri berrantolaketa ekarriz eta gabezia duten dotazio eta azpiegiturak” sortzearen aldeko apustua egin du, “hiri berritze honek suspertze soziala, bizilagunen gaztetzea eta Iruñeko zonalde hauetan hiri paisaia eraltzeko”.

“Plan hauek hiri egituraren berrantolaketa, etxebizitza eraikin berriak eraikitzea dute helburu, bereziki gizarte helburudunak, gaur egun daudenak ordezkatzeko eta garaieran haztearen ondorioz, leku irekiak eta berdeguneak edukitzeko aukera emanez, bai eta kaleak oinezkoentzat egiteko eta bizilagunen mugikortasuna oztopatzen duen ibilgailu harresia deuseztatzek” azaldu du Gómezek.

Bere aldetik Iruñeko Udalera Geroa Baiko hautagai den Iñaki Cabasesek, “auzoen eraldaketa horrek merkataritza suspertzea ekartzeko bai eta hezkuntza, osasungintza, kultura eta kirol instalazioena ere eragiteko lan egingo dugu” nabarmendu du.

Honen inguruan, Cabasesek azpimarratu du “plan hauen espezializazioak bere gauzatzea epe ertain eta luzean egitea lagunduko” duela, “egungo bizilagunen interesen eta euren eguneroko bizitza ez eta egun egiten dituzten jardueren aurka egin gabe”.

Azkenik, Cabasesek ziurtatu du “ekimen hauek eskatzen duten esfortzu ekonomiko garrantzitsua dela eta, lekuko, estatuko eta Europako erakunde guztietan dirua eskatzeko beharra izango dugu”. “Esfortzu hori Geroa Bairentzat helburu eta kudeaketa konpromiso izango da udal gobernuko arduran, datorren maiatzaren 24ean hiritargoak horrela erabakitzen badu” amaitu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!