Geroa Baik, “erabakiak hartzeko orduan gaztedia subjektu politiko izateko” bere apustuaren testuinguruan, enplegua eta etxebizitza oinarri dituen bere gazteentzako Emantzipazio Legea aurkeztu du gaur.
Nafarroako Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkos, kandidaturako kide Jokin Castiella eta Zizur Nagusiko alkategai Jon Gondánek lagunduta, prentsaurrekoan aurkeztu dute gazte talde batek idatzitako proiektua, koalizioak oinarritzat hartu eta “politika zabalak eta asmo handikoak egiteko” erabiliko duena.
Geroa Baik “gaztedia subjektu politiko eta ez eztabaida objektu hutsa” izatearen alde egiten du, Barkosen arabera, “oso zaila” izango baita inongo alderdik “makiltxo magikorik edo momentu hauetan ditugun erronkei aurre egiteko irtenbiderik eskaintzea”, baina, nabarmendu du, “horrek ez du esan nahi apustu hau bezalako jarrera irmo eta sendoak ez daudenik”.
Koalizioak mahai gaineratu duenez, “erabaki globaletan gaztedia subjektu politiko izatearen beharra” , esan du hautagaiak, helburu honen barruan bere zerrendetan Gazteok Bai gazte erakundeko kideak daudela nabarmenduz.
Planteatzen duten Emantzipazio Legeak garapen adimentsua, barneratzailea eta jasangarria ditu ardatz, eta hiru blokeren inguruan antolatzen da: prestakuntza eta hezkuntza, enplegua eta etxebizitza.
Proiektua Nafarroako errealitatetik abiatu da Castiellaren arabera, krisialdi estrukturala baita abiapuntua, eta horrek gizarte eredua eta kudeaketa publikoa beharrizan berrietara doitzea eskatzen du, eta bereziki gazteen beharrizanetara.
“Pertsonak dira ardatz” eta enpresa txiki eta ertainen alde egiten dute, teknologiaren, berrikuntzaren, I+G+B, eta bereziki gazteen porfesionalizazioaren aldeko apustua eginez, nabarmendu du Castiellak, zientziari, teknologiari eta berrikuntzari baliabideak eman behar zaizkiola gehituz.
Bere neurrien artean, hezkuntza sistemara itzultzea errazteko programa eta jarduerak ezartzea dago, bai eta enplegua lortzeko eta hezkuntzaren kalitatea hobetuko duten jarduera pedagogikoen garapena ere.
Halaber, Gondánek zehaztu duen moduan, derrigorrezko hezkuntzaren finantzaketa bermatzeko eta Batxilergora eta Lanbide Heziketara sartzeko Nafarroako Gobernutik neurriak ezartzea dute helburu.
Enpleguaren inguruan politika aktiboen garapena proposatzen dute, gaztediak enplegua izatea bermatuz, bai eta kontrataziorako diru-laguntzak sustatzea, gazte enplegua garatzea eta Nafarroatik emigratzera behartuta egon diren gazteak itzul arazteko ekimenak sustatzea ere.
Honen inguruan Barkosek zehaztu du bere proposamenak ez direla “inondik inora hegazkin txartel bat” baizik eta “bere ezagupen alorrean bai eta lan esperientzian ere sakontzeko beharra duten gazteen kanpora-joatea sendotzea, baina itzulera programekin, enpresekin elkar bana finantzatuz, elkar lan publiko-pribatu zabal baten baitan”.
Etxebizitza dela eta, sare publikoko etxebizitzak eskuratzea erraztea proposatzen dute eta gazteentzako sustapen publikoak ehuneko batetan ezartzea.
Bestalde, Geroa Baik Bizi Amaierako Duintasunaren Foru Legea bere lehen xedapen gehigarrian ez dela betetzen salatu du, Osasun Sailaren aldetik arauan ezartzen den betetze mailaren ikerketa eta bereziki hiritarren asetze mailaren gainekoa ez baita egiten.
“Informazio ebaluatzaile hori gabe zaila izango da gure hiritarrei eman beharreko laguntza hobetzea bizitza fase horretan”, esan du Parlamenturako Geroa Baiko hirugarren Koldo Martinezek. Bere aburuz, informazio falta horrek eragin kaltegarria izango du zainketa aringarrien unitatearen ezarpenerako planifikazioan eta bere kasuan handitzean ere, unitate horiek arreta ematen ez duten patologietan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.