Nafarroako Gobernurako Geroa Bairen presidentegaia Uxue Barkosek Nafarroak Europan berezko ahotsa izan dezan aldarrikatu du gaur, Estatuari exijitu behar zaiolarik Komunitate honek esku-hartzea izan dezan nafarrongan eta nafar eskumenekiko eragina duten kontuak jorratzen diren europar forotan.
Horren ildora, Barkosek gogora ekarri du Kongresuan onartu zen arren Nafarroaren parte-hartzea Ecofin delakoan, egun arte ez dela bete, nahiz eta Komunitate honekin zerikusia zuten gaiak jorratu diren.
Geroa Bairen presidentegaiaren esanetan, urte gehiegi daramagu nafarrok Europara buru makur begira, bai eta bizkarra ematen ere. Egoera larri hau aldatzearen alde, Barkosek proposamen zenbait luzatu ditu. Batetik, zerrendaburuak gogor kritikatu du egungo Gobernuak Bruselan zeukan bulegoa itxi izana, “hura baita Europan gure burua aurkezteko, hots, Nafarroak duen ondare intelektual nahiz ekonomiko guztia hedatzeko euskarri garrantzitsua”.
Batera, Geroa Baik Nafarroa Europa polizentrikoan behar bezala kokatze aldera, ezinbestekotzat jo du Euskadi eta Akitaniarekin bat egitea euroerregioan; “horren parte ginen 2000. urtera arte, orduan UPNk, dekretu bidez, foro estrategiko horretatik at geratzeko erabakia hartu zuen arte”, salatu du Barkosek. “Gisa honetako erabakiek suposatu dute Europak eskain ditzakeen laguntza, garapen-bide, eta gainerako onuretatik at geratzea; horri gehitu behar zaio, UPNk kudeaketa kaskarrari esker, lortutako laguntza gutxi izateaz gainera, horietako zenbait behar bezala inbertitu ez izanagatik, horiek itzuli behar izatera ere behartu izan dutela Nafarroa”, gaineratu du.
Koalizioak futsezkotzat deritzo euroerregioan, bai eta Euromontanan, Atlantiar Europaren Hegoaldeko Erregioen Konferentzian edota Pirinioetako Lan Komunitatean aritzea, garapenerako gako baitira oro har.
Geroa Bairen Parlamenturako hautagai zerrendan bigarren eta Napar Buru Batzarreko presidentea den Manu Ayerdik, Europatik laguntzak eskuratzeko beharrean ere jarri du arreta osoa: “Ikerketa eta Garapenerako ezinbestekoak dira, horien indartzea baita XXI. Mendeko Nafarroaren gakoak”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.