Uxue Barkosek aldaketa gobernu batentzako oinarriak aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko api. 5a, 00:00

Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosek ziurtatu du “aldaketa Gobernua posible” dela Foru Komunitatean, “nahiz eta koalizio Gobernu bat ez izan”.  

Prentsaurrekoan esan duenez, “kontziente gara jarduera politikoaren zentraltasunak, alderdien arteko ezberdintasunak direla ere, aldaketa ahalbidetzeko bideak bilatzea eskatzen digula, interes orokorraren defentsan baikaude  eta horregatik uztailaren 24a baino lehenago egitera ahaleginduko gara, batzuek hauteskundeak errepikatzeko aukera egoteko jarri duten epea alegia”.

Barkosek esan du aurre-kanpaina honetan “alderdi batzuen aldetik, koalizioko gobernu baten gaitasun ezaren medio, uzkurdura egoteko interesa egon dela”. “Aldaketa gobernu baten alde egin behar dugu lan horretarako prest gauden aktore politiko guztiek, baina ez gaitezen erori aldaketa gobernu era bakarra koalizio gobernua den tentazioan”, esan du.

Zentzu horretan, nabarmendu du “parlamentu aritmetikak posible egiten ez badu ez dugu etsi behar, interes orokorrera begira aldaketa gobernu baten alde lan egin baizik”. Exekutiboaren lehendakaritza, esan duenez “hiritarrek hautestontzietan erabakiko duenak” izango du, gehitu du hautagaiak, “siglen arteko erasoen debatean erortzea akatsa baita” iritziz.

Bere aburuz, ezberdinak dira parlamentu aritmetika gehiengo batek osatzen ez duen gobernua eta Parlamentuarekin adostasunak lortzeko gai ez den gobernua. “Ez dugu kritikatu UPNk boterea mantendu izana nahiz eta PSNrekin zuen akordioa apurtu, kritikatu duguna Parlamentuak akordioak lortzeko UPNren gaitasun eza izan da, bai eta Parlamentuak esan dionari jaramonik ez egitea”.

Barkosentzat, “gobernu bat, koalizio gobernu batetan sinaturiko parlamentu gehiengorik gabe sostengatu daiteke”. “Egongo den gobernuak, interes orokorreko oinarrizko gaietan, parlamentu gehiengo egokiaren babesarekin gutxieneko akordioak lortzeko gai izan beharko du”, esan du.

“GOBERNU BATENTZAKO OINARRIAK”

Barkosek Gobernu modelo berri batentzako bere “oinarriak” aurkeztu ditu astelehen honetan, ia hamar proposamenekin eta “alderdi kuotarik gabeko” Gobernu eraketa proposatuz, “baizik eta gaitasun eta eraginkortasunean oinarrituriko gobernua”. “Funtzio publikoa zuzendaritza nagusien bidez sartzearen aldeko apustua egiten dugu, bai eta Gobernuarentzat bere adimen eta ezagupen kapital guztia berreskuratzeko ere”, esan du.

Enpleguaren inguruan, talka neurriak planteatu ditu, aurrekontu partiden bidez, Sailen %0,5rekin eta “finantzaketa irtenbide azkarrak lortu ezin dituzten eta bideragarritasuna duten enpresentzako finantza beharrizanekiko konpromisoarekin”.

Hirugarrenik, Barkosek lau “oinarrizko” sektoreren alde egin du; industria, energia berriztagarriak, osasungintza eta nekazaritza elikaduraren sektorea.

Geroa Bairetzako laugarren ardatz bat autogobernuaren defentsa da, horregatik, esan du, “orain egiten ari diren aldaketak berrikusiko ditugu, bereziki Hitzarmenaren legearen 2.2 artikuluaren erreformarena, Nafarroari eskuak lotzen dizkiona, hitzartu ez diren zergak ezarri ahal izateko nafar eskumenari eskuak lotzen dizkiona”.

Barkosek ere LORAFNA trafikoari dagokionez garatu behar dela nabarmendu du, eskumen hau hartzeko negoziazioak hasi behar direla planteatuz. “Nafarroako bide sarean egiten diren arau-hauste isun guztiak Estatuak bere gain hartzen ditu; urtean 11 milioi euro baino gehiago dira hori”, esan du.

Hezkuntza eta berrikuntza direla eta, europar mailako ratioak lortzeko lan egitea beharrezkoa dela esan du, eta gaztediaren inguruan, emantzipazio lege bat proposatu du, “gaztediaren behar nagusiak, enplegua eta etxebizitza alegia” arretan edukitzeko.

Geroa Bairen zortzigarren proposamena euskarari dagokio, “Nafarroako bi hizkuntzen arteko elkarbizitza finkatzeko helburuarekin egindako hizkuntza politikekin”. Eta bederatzigarrenak “bi ‘Nafarroak’ gainditzeko aldaketa barneratzailea” proposatzen du, “nafar gizartearen interes orokorren alde zuzenduta”.

Hautagai abertzaleak gainontzeko indar politikoak “proposamen hauei erantzunak ematera edo bereak egitera” deitu ditu. “Azken finean, ez gaitezen erori politikagintza zaharraren jardunean erori, Nafarroak ezin baitu bide honetan jarraitu”, esan du, “aldaketaren Gobernua posible da” gehituz. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!