Barkosek foru exekutiboko zuzendaritza nagusietan izendapen libreko karguen desagertzea proposatzen du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mar. 5a, 00:00

Foru Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosek iragarri du Lehendakari izatera iristen bada, administraritza publikoaren erreforma proposatuko diola Parlamentuari, horrela Exekutiboko zuzendaritza nagusietan izendapen libreko karguak desagerrarazteko, funtzionario publikoek hartuz postu horiek “meritu eta legegintzaldira loturiko hautaketa sistema” baten bidez.

Hau izan da Geroa Bairen hautagaiak aditzera eman duen neurrietako bat, igande honetan “Gobernu modelo berri baten” proposamen aurkezte helburuarekin koalizioak Iruñean egin duen ekitaldian, horrela “babes-politikagintza zaharrarekin amaitzeko” eta funtzio publikoa “Exekutiboaren kudeaketan funtsezko elementu” bilakatuz.

Barkosek zehaztu duen moduan, zuzendaritza nagusietan izendapen libreko karguekin , bai eta idazkari nagusi teknikoekin ere bukatzeko erreforma honen zehaztapen teknikoak, dagokion parlamentu ponentzian zehaztuko dira, baina azpimarratu du proposatzen duen neurriaren kontzeptua “argia” dela.

Bere planteamendua zera da; Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Komunitateko Administraritzako 15/2004 foru legeak arautzen duen Administraritzaren esparruko administraritza organoa izatea, eta “ez konfiantzaren eta aholkularitzaren esparrukoa izatea, orain gertatzen den bezala Nafarroako Gobernua eta bere lehendakariaren 14/2004 foru legean”.

Barkosek onartu du “logikoki lege erreforma honek eta bere ondorengo parlamentu garapena luzea izango dela, gaiaren konplexutasuna eta akordio maila handiena lortzeko beharra direla eta”, baina gobernatzen badu, eta erreforma onartu arte, zuzendaritza nagusietako karguak “eskumenez, legeak esaten duen bezala, baina funtzio publikoko kideen artetik profesionaltasun, gaitasun eta eraginkortasun irizpidez” aukeratzeko konpromisoa hartu du.

Halaber, Geroa Baiko hautagaiak gobernu talde “txikia eta bere gaitasun eta ezaguera profesionalaren araberakoa eta ez alderdi kuotekin” eratzeko asmoa agertu du, eta koalizioko udal hautagaiak “tokiko erregimenaren barruan estrategia honekin bat egiten duten neurriak” martxan jartzera animatu ditu.

GOBERNUARI KONTROL-BILKURAREN PARLAMENTU FIGURA

Bestalde, eta “erakundeen funtzionamendu zuzena bermatzeko” asmoz, Uxue Barkosek Gobernuari kontrol-bilkura egiteko parlamentu figura sortzea proposatu du, “ezarritako aldizkotasunarekin”.

Bere iritziz, “Parlamentua nafar bizitza politikoaren zentro bihurtu behar dugu, hori baita, eta ez Gobernua, ikuspuntu ezberdinak direla eta zilegi diren alderdi politiko ezberdinen eztabaiden eszenatokia, eta Ganberari dagokio Exekutiboari kontrol politikoa egiteko funtsezko eginkizuna”.

Esan duen moduan, “kontrol” hori zorrozki politiko den esparrutik kanpora hedatu nahi du eta, horretarako, legegintzaldi hasieran “bere zenbatekoa eta interes orokorra direla eta proiektu estrategikoen derrigorrezko aurreko kontrola indartzeko ildotik lege aldaketa bat” proposatuko du.

Horrekin, Geroa Baiko hautagaiak “barne kontrolari dagokionez, esku hartzea indartu” nahi du “bai eta kanpo kontrolari dagokionez Comptos Ganberarena ere”.

“Gobernu onaren mamia balore etikoak dira, etika pertsonala eta etika politikoa, eta ezberdintasunak hezten dituzten kudeaketa onaren emaitzekin berretsi behar dira. Hori izango da gure betebeharra”, bermatu du Barkosek, “betebeharrak ezin dio itxoin, ez du bigarren itzulirik, orain edo inoiz”, nabarmendu du.

“BIGARREN ITZULIA DEMOKRAZIARI ERABATEKO IRUZURRA DA”

Puntu honetan, Uxue Barkosek kritikatu du “hilzorian dagoen erregimenaren aurkariek” erabiltzen ari diren estrategia “bakarra, modu hutsal, zakar eta baldarrean, ‘euskaldunak badatozela’ lelopean mehatxu egitea” izatea, “bigarren hauteskunde itzuli bat behartzeko helburu bakarrarekin, hau delarik benetako mehatxua”.

Geroa Baiko hautagaiaren aburuz, “orain diseinatua dagoen neurrian, erregimenak nahi duen bigarren itzuli hori demokraziari erabateko iruzurra da, gizarte hau bere etorkizunaren subjektu politiko izateko gaitasuna ukatzea bezala, erabakiak Nafarroatik kanpo hartuz”.

“Ez Ferrazen, ez Genovan, ez Bilbon, ez Complutensean, Nafarroako erabakiak Nafarroan hartzen dira eta erabakian Foru Komunitatean hartzea da gure konpromisoa”, ziurtatu du.

ALDAKETA, “ ORAIN HASTEN DEN ERRONKA BIZIA”

Bestalde, bere hitzaldian, Geroa Baiko hautagaiak Nafarroan aldaketaren “beharra” defendatu du, “ez bakarrik aldaketa edo sigla aldaketa, baizik eta balore aldaketa bat”. “Aldaketa, orain hasten den erronka bizia izango da, eta egia esan, hasi dira berriro ere betiko ispilatzera eramaten saiatzen, betiko aurkaritzara, bere gaitasun eta ardura eza ezkutatzeko betiko aitzakia berdinetara”, nabarmendu du.

Horrela, Barkosek hauteskundeen ondoren “etorkizuneko gobernu alternatiba eta denontzako gobernu bat eraikitzeko gai izan behar dugu” defendatu du, bai eta ohartarazi, hauteskundeen ondoren aldaketa posible izateko “lehen baldintza, elkarrizketarako ahalmena” dela.

“Zeharo ziurtatuta geratu da Geroa Bai dela politika zentrala, negoziatzailea, proiektu komun batetan aniztasuna batzeko akordioetara iristeko gaitasuna duena dela” aldarrikatu du Barkosek, elkarrizketa horrek “gobernu egonkor baten inbestidura ahalbidetuko duen programa akordioa edo legegintzaldi ituna” ekarri beharko duela.

Uxue Barkosen aburuz, “oker dago” gobernu eraketa akordio bat “gehiengo aritmetiko edo alderdi kuoten” araberakoa izatea, horregatik “foru Parlamentuari dagokion esparru legegile eta kontrolatzailea, Exekutiboarenetik” banantzea “funtsezkoa” dela defendatu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!