Gaur Geroa Baik azken hilabeteotan landu duen Udal Gobernurako programa plazaratu nahi dugu.
Oposizioan egin dugun lan zorrotzatik abiatu gara, baina hiriarekin konpromiso argia duten pertsona askoren laguntza edukitzea nahi izan dugu.
Hain zuzen ere horregatik, lan hau Iruñearentzako geroa eraiki nahi duten gizarte eragile, elkarte eta pertsona askoren ekarpenekin aberastu dugu.
Ilusioz, anbizioz, baina errealitatea ardatz. Iparra galdu gabe.
Proposamena osatzen duten 16 atalak egituratzeko eskema erraza eta praktikoa jarraitu dugu: Gobernu Irekia; Gizarte Zerbitzuak; Herritarron Partehartzea; Gazteria; Euskara; Hirigintza eta Etxebizitza; Mugikortasun Iraunkorra; Ekonomia; Berrikuntza eta Garapen Teknologikoa; Enplegua, Merkataritza eta Turismoa; Kultura; Hezkuntza; Protokolo Instituzionala; Berdintasuna; Funtzio Publikoa, eta Herri Babesa.
Metodologia bakar bat 200 baino proposamen gehiago jasotzen dituzten 16 ataletarako.
1.-Egungo egoeraren analisia: Zer dugu.
2.-Geroa Baiko ikuspegia eta helburuak: Zer nahi dugu.
3.-Helburuak lortzeko neurri zehatzak: Zer proposatzen dugu.
Iruñea bizitzeko hiri aparta da, baina aldi berean bazterkeriaz eta gatazkez beteriko tokia ere bada.
Gure proposamenak lortu nahi duen geroa, gure ametsa, bideraezinak diren neurrietatik, demagogiatik oso urrun daude.
Gure programan Iruñea berria amestu dugu, begiak zabalik eta oinak lurrean.
Gure programan jasotako hiru gai azpimarratu nahi nituzke.
Gizarte-kohesioari buruzko proposamenak: Gizarte Zerbitzuen Behatokia herritarron beharrei zorroztasunez erantzun ahal izateko; Gizarte Zerbituzen legeak jasotzen duen Gizarte Zerbitzuen Zentroa, besteak beste.
Herritarroi, aldaketarako motor gisa, dagozkigun proposamenak: Herritarron partehartze araudi berria, gardentasun ordenantza, gaur egungo beharrei udal lanpostuak egokitzeko proposamena, edo protokoloa arautzeko udal ordenantza.
Izaera estrategikoa duten proposamenak, epe ertain eta luzera begira, merkataritza, mugikortasuna, kultura, hiri adimentsuei buruzko proposamenak... etabar luze bat.
Lehenago azaldu dudan moduan, hiria dugu amets, oinak lurrean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.