Maiatzaren 1a dela eta, Lanaren Nazioarteko Eguna, Geroa Baik hiritarrak mobilizatzera animatu ditu eta kalitatezko enplegua sortzeko ekonomia politiketan norabide aldaketa aldarrikatu du bai eta Ongizate Estatuaren defentsaren lehentasuna agenda politikoan ere.
Zentzu honetan, Koalizioak gogora arazi du Nafarroan txirotasun maila onartezinak ezartzen ari direla horrek dakarren eta larri aurre egin beharreko haustura sozialaren arriskuarekin. Horrela, Geroa Bairentzat kohesio soziala funtsezkoa eta denon Nafarroa eraikitzeko oinarria da.
Bere aldetik, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosek, “kalitatezko enplegua sortzea gure obsesio bihurtu behar dugu” ziurtatu du, eta “lan ezegonkortasun eta malgutasunaren areagotze onartezina” salatu ditu.
Era berean, Barkosek “kezkagarria” deritzo Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI edo EPA gazteleraz) eman duen azken datua, “zeina Gobernuak onbideratze ekonomikoari buruz hitz egiterakoan duen ikuspuntu baikorrarekin kontraesanean dagoen”.
Honi buruz Barkosek ziurtatu du “Nafarroa Estatu mailako egoera bezain txarrean ez dagoen arren, Foru Komunitateak %15eko langabezia” duela, eta “arreta eta ahalegin berezia behar duten eskualdeak daude, hala nola Erribera eta Sakana, langabeziak kasu askotan %25a gainditzen baitu”.
Halaber, Geroa Bairen hautagaiak ohartarazi du “eraikuntzaren mendekotasun gehiegi eta teknologia maila ertain-baxua zuen produkzio ereduarengan fidatu garelako iritsi gara egoera latz honetara, baina aurre egin behar diogu, energia berriztagarriak bezalako sektore indartsu baten hondoratzearen ondoren eta foru gobernu bai eta gobernu zentralaren aldetik aurreikusteko eta krisialdi ekonomikoari ausardiaz aurre egiteko gaitasun eza medio”.
Horregatik, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagaiak, “behin behineko talka neurri aringarri moduan” besteak beste urtebetez ez ohiko lanpostu sortze programa abian jartzea proposatu du, finantziazioa “foru Gobernuko Sailen aurrekontuetatik %0,5a estutuz lortuko delarik, horrela 800 eta 1.000 lanpostu ingururen sortzea ahalbidetuz”
Talka neurri honetaz gain, Barkosek epe ertain eta luzera “Lan Ikuskaritza arloan, Gizarte-Segurantzaren kudeaketan eta enplegu politika aktiboetan eskumen osoa bereganatzea” planteatu du ere.
Halaber, Uxue Barkosek “I+G+B-aren sustapenean, Lanbide Heziketan eta gure enpresak nazioarteratzearekin” bere konpromiso “estrategiko eta aurrekontuekikoa” aldarrikatu du.
Azkenik, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagaiak “giza garapen jasangarrian, lehiakortasun ekonomikoan, gizarte eta lurralde kohesioan eta ingurumenaren zaintza orekatuan oinarrituriko Nafarroaren ikusmolde estrategiko eta elkar banatua” aldarrikatu ditu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.