Altsasuko Geroa Baik gaztedia eta esperientzia elkartu ditu zerrenda “trebe eta barneratzaile” batean

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko api. 25a, 00:00

Altsasuko Geroa Baik bere kandidatura aurkeztu du datozen udal hauteskundeetarako. Javier Ollo Martinez zerrendaburuak Nafarroako Gobernuko lehendakari izateko koalizioaren hautagai Uxue Barkos izan du hitz-lagun. Biak bat etorri dira “Altsasu bezalako udalerri batetan, onbideratze potentziala eta aprobetxatzen jakin beharreko aukerekin, lehentasuna suspertze ekonomikoa” dela nabarmentzean. Zehazki, Ollok azaldu duenez, “garapen ekonomikoaren aldeko konpromiso tinkoa, bai eta gizarte beharrizan egoeren arreta, jarduera politikoan gardentasuna eta Altsasuko kanpo-irudiaren hobetzea dira gure hauteskunde programa sostengatzen duten zutabeak”.

Bere konpromisoen artean, Javier Ollok azpimarratu du “Geroa Bairen udal bokazio argitik, Altsasuko Udala onbideratzearen aldeko apustua egiten dugu eta horretarako hauteskunde garrantzitsu hauetara filosofia proposatzaile eta eraikikorrarekin aurkezten gara, muturreko jarrera sektarioetatik aldenduz, horrek ez baitu hain anitza – baikorki anitza – eta konplexua den herriaren orinari ez geroari mesederik egiten”. Alkatetzarako hautagaiak,  azken urteetan Geroa Baik udalean izan duen jarrera nabarmendu du adibide gisa, “onbideratze horrek entzuten jakitea, elkarrizketan jakitea, lagatzen jakitea eta azken finean, adosten jakitea eskatzen baitu, herri hau denon artean eraikitzen baita”.

Onbideratzeak izpiritu eraikikorra eta elkarrizketarako jarrera eskatzen baldin badu, ez dute garrantzia gutxiagorik hori egingo duten pertsonal”, esan du Ollok, kandidaturan lagunduko duten pertsona guztiak aipatuz: “Aurpegi berriak, berrikuntza beteranotasunarekin elkartu ditugu; profil pertsonal eta profesional ezberdinak elkartu ditugu, Altsasuko errealitateren beraren isla izateko – edo gutxienez saiatzeko-“.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!