Geroa Baik “Estatuarekin itun politiko berri bat bilatzea” proposatu du, “LORAFNAren erreforma egiteko, egoera politikoak hala uzten badu”, eta “nahitaezko” baldintza bezala ondokoak izan ditzala: Nafarroa “bere hiritarrek erabakiko duten autogobernu maila” lortzea, “alderdi guztien arteko adostasun osoa egotea, bazterkeriarik gabe, bai eta azken emaitza erreferendum bidez bozkatzea”.
Horrela eman du aditzera koalizioak, foru Gobernuko Lehendakaritzarako hautagai Uxue Barkosek eta Parlamentuko zerrendako laugarren Unai Hualdek eskaini duen prentsaurrekoan, autogobernuaren inguruko bere proposamenak aurkezteko helburuarekin. Esan duen moduan, azken legegintzaldian “kridialdi ekonomikoak berzentralizazio prozesua ekarri du” eta “autogobernuaren defentsa oso tinkotasun gutxirekin egin da”.
“Nafarroako Parlamentuak orain arte ezezagunak ziren erritmo eta tentsio mailako helegiteak bizi ditu bere legeen aurka, eta oinarrizko legediaren bilakaerak oso modu berezian eragin dio autogobernuari”, esan du Barkosek, datorren legegintzaldia “autogobernu arloan oso sentikorra” izango dela nabarmenduz.
Esan duen bezala, “autogobernuaren aurkako erasoen adibideak asko dira, azkena pasa den ostegunean Madrilen LOFCA eta aurrekontu egonkortasun Legearen erreformekin ikusitakoa, PP gehiengoarekin eta tamalez UPNren baiezko botoarekin onartutako puntuetako bat, erkidego guztiek farmazia-gastua komunikatzeko derrigortasuna baita”
“Ez egitekotan, Gobernuak zor publikora joatea ekiditeko eskumena gorde du” kritikatu du Barkosek, “joko arauen erreforma garrantzitsua” dela azpimarratuz, “honek berriro ere Gobernu zentralaren eskuetan uzten baitu kontrol berri bat bai eta Nafarroak eskumen hori edukitzeko muga jarri”.
Horregatik guztiagatik, Barkosek defendatu du “benetako politika egiteko eta bai hemen bai Madrilen autogobernua behin eta berriro mugatzen ari diren alderdi handietatik defendatzeko, autogobernu politikak grinez berreskuratzeko garaia” dela.
NEURRIAK
Koalizioak autogobernu arloan dituen neurri zehatzen inguruan, Geroa Baik “Estatuarekin itun politiko berri bat bilatzea” proposatu du, “benetako demokratizazio prozesu bati ekinez Hobekuntzaren erreformari ekiteko egoera politikoak hala utziko balu”.
Koalizioaren aburuz, itun berri honetan agertu beharreko “funtsezko” elementuak, “bere etorkizuna erabakitzeko galdetuak izateko nafar guztien eskubidea, erreferendum bat erregulatu eta kudeatzeko ahalmen osoarekin” eta “autogobernu politikoaren erakunde propioak antolatzeko autonomia osoa, oinarrizko legediaren kontzeptua mugatuz bere neurriz gaineko erabilera ekiditeko” dira.
Estatuarekin aldebiko berme sistema ezartzea eta erabakitzeko funtsezko organoetan partaidetza sistemak; gaztelera eta euskara Nafarroako hizkuntza ofizial bezala aitortu eta europar erakundeetan presentzia zuzena edukitzea Nafarroaren ahalmen esklusiboen defentsan, koalizioaren beste planteamendu batzuk dira.
Halaber, Geroa Baik “falta diren transferentziak” lortzea proposatzen du, “hala nola Gizarte Segunrantzan transferentzia osoa, I+G+B arloan, enplegu politika aktibo eta pasiboetan bai eta trafiko eskumen osoa”, honek 10 milioi euro ingururen sartzea eragingo duelarik.
Geroa Baik, “Nafarroako bizilagunek boluntarioki Euskal Autonomia Erkidegoarekin nahi duten lotura” eurek erabakitzearen aldeko apustua egin du, bai eta “Nafarroa Beherarekin harremanak sakontzeko” eta “Nafarroa, Akitania eta EAEren arteko elkarlan protokoloa berreskuratzeko” ere.
LUGARREN XEDAPEN AKTIBATZEA EZ DAGO PROGRAMAN
Hurrengo legegintzaldian Geroa Baik Nafarroa EAEn sartzea defendatuko duen galdetuta, koalizioaren hauteskunde programan Laugarren Xedapen Gehigarria aktibatzea “ez dagoela” nabarmendu duUxue Barkosek, Foru Komunitatea EAErekin elkartzeko mekanismoa ezartzen duena alegia.
“Mundu guztiak daki pentsatzen dudana, baina ez dago gure programan ez dugulako nafar gizartean behar hori ikusten” azpimarratu du Barkosek, “Laugarren Xedapen Iragangarriaren balizko aktibatzea, hiritarrak benetan kezkatzen dituen gaietatik arreta kentzeko hauteskunde-amu bat da gehienen” esanez.
Barkosen iritziz, “urte guzti hauetan zehar UPN buru izan dituen gobernuek euskaltzaletasunari aurka egiteak min handia egin dio komunitate honi maila kulturalean eta maila sozioekonomikoan ere”, horregatik, esan duenez, EAErekin “harreman tartea handia” da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.