Barkos: “krisialdi ekonomiko eta balore kridialdiaren aurrean beharrezkoa da herritargo osoarentzako nafarroa onbideratzea”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko api. 18a, 00:00

Geroa Baik Baztango Udalerako kandidatura aurkeztu zuen atzo, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako hautagai Uxue Barkos, zerrendako bigarren eta hirugarren Manu Ayerdi eta Koldo Martinez, bai eta Baztango Alkatetzarako hautagai Rubén Cigandaren eskutik egin zen hitzaldi batetan.

 

Bere hitzaldian, Uxue Barkosek “aldaketa Nafarroan gizartearen nahi handia” dela nabarmendu zuen, “pertsonekin eta pertsonentzako eraiki beharreko aldaketa”. Zentzu honetan, “maiatzaren 24ean erronka handia dugu: gure gizartea nola eraiki nahi dugun erabakitzea” ziurtatu zuen Nafarroako Gobernurako hautagaiak.

 

Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako hautagaiak, “krisialdi ekonomiko bati aurre egiteaz gain, balore krisia pairatzen ari gara” nabarmendu zuen. Zentzu honetan, “gauzak egiteko beste modu bat dagoela” azpimarratu zuen, bai eta “herritargoarentzako Nafarroa onbideratzearen garrantzia” ere.

 

“Geroa Baik gizarte osoarentzako kudeatzea du helburu” esan zuen Barkosek, eta lan bide garrantzitsuenak azaldu zituen, hala nola “zatitutako Nafarroarekin amaitu”. “Gizarte anitza gara eta horretan datza gure aberastasuna bai eta krisialditik irteteko tresnarik hoberenetakoa” ziurtatu zuen.

 

Halaber, Barkosek “enplegua sortzea gure obsesio izan behar duela” defendatu zuen. “Gure osasungintza hondotik ateratzeko” apustua egin zuen, bai eta “gure etorkizuneko ahaleginak hezkuntzan oinarritu”. “Gure gazteak hoberen prestaturikoak izatea behar dugu” gaineratu zuen.

 

Foru Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Baiko hautagaiak, beste lan bide moduan, “lurralde osoa euskararekiko harrotasuna berreskuratu, autogobernua eta bere tresnak grinez defendatu, Nafarroatik alde egin behar izan duten talentu gazteenak Nafarroara itzularazi, mendekotasunerako arretarako oinarriak eraiki eta Europan aukera ikusmoldez lan egin” nabarmendu zituen. Hau guztia baretasunez, buru argiz, iraunkortasun bokazioz, eta nola ez, aldaketa barnerakoia eraikiz” azpimarratu zuen.

 

Bere aldetik, Manu Ayerdik “XXI mendeko Nafarroak ekonomikoki neurria eman beha duela” defendatu zuen, “baina aldi berean giza kohesioa lehentasun bezala kontutan hartuz”. Ayerdik “aurreratutako industria, osasungintza, nekazal-elikaduraren sektorea eta eraginkortasun energetikoa sektore estrategikoak izateko” apustua egin zuen.

 

Bestalde, Geroa Baiko Nafarroako Parlamenturako bigarrenak gizarteak aldaketarekiko duen ilusioa azpimarratu zuen, eta “gobernatzea ez dela erraza izango” aurreratu zuen, baina “Geroa Bai erronka horri ekiteko gau dela” ziurtatu zuen.

 

Bere aldetik, Koldo Martinezek nahi dugun aldaketa mota definitzearen garrantzia nabarmendu zuen, bai eta “aldaketa hori norberarengan hasten dela” azpimarratu. “Geroa Bain aldaketa barnerakoia, denontzako dena, iraunkorra eta demokrazia eta gizartearen gehiengoaren interesak defendatu behar dituenaren aldeko apustua egiten dugu” azaldu zuen.

 GEROA BAI BAZTANGO ZERRENDA

Arizkunenea Kultur Etxean egindako ekitaldian Baztango Udalerako kandidatura aurkezteko beta izan zen, Rubén Ciganda buru eta Ioseba Moreno, Edurne Goñi, Mikel Garbalena, Alicia Aleman, Javier Zabaleta eta Jon Bergaretxe jarraiturik. Zerrenda Virginia Aleman eta Peio Salaburuk ixten dute.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!