Lehen Mailako Arreta bultzatzea eta Osasun-Bioteknologia Kanpus bat, osasungintza arloan Geroa Bairen proposamenak

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko api. 14a, 00:00

2014-2020 Osasungintza Plana bere “osotasunean” garatu, Lehen Mailako Arreta sendotu eta honek osasun-arretaren %80 hartzea, Osasun-Bioteknologia Kanpus bat sortzea eta Osasunbidearen kudeaketari “erabateko norabide aldaketa” ematea dira datorren legegintzaldirako Geroa Bairen osasungintza arloko proposamenetariko batzuk.

Foru hauteskundeetarako koalizioko hautagai Uxue Barkosek, zerrendako hirugarrena den Koldo Martinez lagun, astearte honetan prentsaurrekoa eskaini du osasungintza arloan Geroa Bairen programa ezagutzera emateko, “keztatzen eta arduratzen gaituen” gaia, esan du.

   Barkosek, “gizartea gehien kezkatzen duen hirugarren gaia, langabezia eta ustelkeriaren ondoren, osasungintza dela” gogora arazi ondoren, “UPNren Gobernuak azken lau urteetan egindako kudeaketa kritikatu du, bere aburuz, “murrizketa politikak eta osasungintzan inbertitzeari uzteak” irudikatzen baitu egindakoa.

   Horren aurrean, Geroa Baiko hautagaiak “aurrekontu esfortzua” egiteko konpromisoa hartu du, bai eta “profesionalekin batera elkarlanean aritu eta birmoldatzearena”, esan duen moduan, legegintzaldi honetan gertatu ez dena. Horrela, “finantzaketa zuzenaren, gastuaren kontrol eraginkorraren eta planifikazioa hobetzearen” aldeko apustua egin du.

   “Nafar osasungintzak behar duena aldaketa trebea eta barnerakoia da, ikusmolde globala duena. Osasungintzan inbertitu behar da, baina modu eraginkorrean, partaidetzarekin eta gardentasunez”, nabarmendu du Koldo Martinezek.

Zehazki, Barkosek azaldu duen moduan, foru Gobernura iritsi ezkero koalizioaren lehentasunetariko bat “Lehen Mailako Arretaren aldeko apustua” egitea izango da, “osasun arretaren %80 har dezan”. Zentzu honetan, Koldo Martinezek diziplina ugaridun lantaldeak bultzatu behar direla eta Erizaintza profesionalen papera defendatu du.

Geroa Bairen beste proposamenetariko bat Nafarroan Osasun-Bioteknologia Kanpus bat sortzea da, non, beste zerbitzu batzuez gain, Medikuntza fakultate publikoa kokatuko den. “Nafarroak baldintza zehatz eta espezifikoak ditu ezaugarri hauetako proiektu bati ekiteko”, azpimarratu du Barkosek, epe ertainera izango den proiektua dela zehazteko. 

   Halaber, koalizioak, Nafarroako Parlamentuak onartutako 2014-2020 Osasungintza Planari “bere osotasunean” ekitearen aldeko apustua egin du, osasungintza sistema hobetzeko “beharrezkoak diren tresnak definitzen dituen instrumentua”.

Informatika sistema hobetzea “indartsuagoa” izan dadin, etxean bertako ospitalizazioa bultzatzea, itxaron zerrendak “desagertzeko” hobekuntza plan bat abian jartzea eta gaixoak zentro pribatuetara deribatzea murriztea, hauek “beharrezkoa denean” bakarrik egingo delarik, dira koalizioaren beste proposamenak, datorren legegintzaldira begira.

   LARRIALDIAK ETA OSPITALE-BATERATZEA

Ospitale-bateratzea dela eta, Koldo Martinezek “bultzatzen jarraitu behar dugula” defendatu du, “zerbitzu batzuetan hobe eta besteetan okerrago egin baita”. “Aurrera egin behar diogu, informatuz eta profesional guztien partaidetzarekin”, esan du.

   Puntu honetan, “funtsezkoa” deritzo “ospitale-hiria” sortzea, eta “Irunlarrea kaletik trafikoa desbideratzearen” alde agertu da, “zinez hori lor dezagun”.

   Ospitale larrialdiak direla eta, “eraikuntza berrian nabarmenak diren arazoak konpontzeko borondate politiko eza egon dela” esan ondoren, Geroa Bairen ordezkariak eraikin berriaren egitura aldatzearen aldeko apustua egin du handitzeko helburuarekin, zenbait zona berregitea proposatu duelarik ere.

   Gainera, “langileria handitze txiki batekin, bereziki zaindariena, egunero larrialdietara doazen bataz besteko 300 gaixoen arreta modu eraginkor batean hobetu daiteke” eta larrialdietan egonaldi motzeko unitatea sortzearen aldeko apustua egin du, bai eta etxeko ospitalizazioabultzatzearen alde agertu ere.

  

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!