Daniel Innerarity eta Antonio Gutierrez-Rubík ostiral honetan, apirilak 10 “Guztion Nafarroa: onbideratze etiko eta politikoa” izenburupean hitzaldi-debatea eskainiko dute. Ekitaldia irekia izango da, Iruñeko Casino Eslavan 19:30etan. Erronka berrien eta politikagintza egiteko era berrien aurrean hausnarketa sakona egiteko helburuarekin antolatu du Geroa Baik ekitaldi hau. Ekitaldian Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako hautagai Uxue Barkos eta Iruñeko Alkatetzarako hautagai Itziar Gomez izango dira.
Daniel Innerarity filosofo ikertzailea da, 2013ko Kulturaren Bianako Printzea Saria. Nafarroako Unibertsitatean Filosofian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean politika eta gizarte filosofian katedraduna da eta gaur egungo politika pentsamenduko funtsezko pertsonaia, proiekzio eta ospe internazional handienetarikoa duen filosofoa izateaz gain. 2004an Le Nouvel Observateur aldizkariak munduan eragin handieneko 25 pentsalarien zerrendan sartu zuen. Bere azken liburuak “Ética de la hospitalidad”, “La transformación de la política” (III Miguel de Unamuno Entsegu Saria eta Entsegu modalitatean 2003 Literatura Sari Nazionala), “La sociedad invisible”, “El nuevo espacio público” eta “El futuro y sus enemigos”. Eusko Ikaskuntzaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria jaso zuen 2008an. El Pais, El Correo eta Diario Vasco egunkarietan ohiko kolaboratzailea da ere.
Antoni Gutierrez-Rubí aholkularia eta politika-komunikazioan aditua da. El Periódico de Catalunya, El Pais edo Cinco Días egunkarietan kolaboratzailea da. Halaber, liburu ugari idatzi ditu, hala nola “Políticas. Mujeres protagonistas de un poder diferenciado”, “Micopolítica. Ideas para cambiar la comunicación política” edo “Filopolítica: filosofía para la política”. Bere azken argitalpena “La política en tiempos de WhatsApp” (ebook) da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.