Barkosek Nafarroan aldaketa “barnerakoi” eta “iraunkortasun bokaziodun” baten aldeko apustua egin egin du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mar. 31a, 00:00

Foru hauteskundeetan Geroa Baiko hautagai Uxue Barkosek, Nafarroan aldaketa emateko konpromisoa hartu du, “barnerakoia”, “sakona” eta “iraunkortasun bokaziodun” aldaketa, bai eta “Nafarroaren defentsa hobea egiteko eta parekideagoa, elkartasun handiagokoa eta zuzenagoa izan behar duen gizarte baten interesen bilaketan”.

 

Geroa Baik Nafarroako Parlamentura aurkeztuko duen zerrenda aurkeztu du astearte honetan Iruñean. Zerrendak Uxue Barkos du buru eta Manu Ayerdi parlamentaria eta Koldo Martínez ditu bigarren eta hirugarren lekuetan hurrenez hurren, 50 postuan Daniel Innerarity filosofoak ixten duelarik.

 

Hauteskunde zerrenda, 4 postutik segidan ondorengoek osatzen dute; Unai Hualde, Virginia Alemán, Isabel Aranburu, María Solana, Patxi Leuza, Jokin Castiella, Consuelo Satrustegui, Rafa Eraso, Ricardo Gómez de Segura, Alfonso Etxeberria, Izaskun Goñi, Maider Goñi, Txema Noval, Jon Gondan, Antonio Migueliz, Tita Zudaire eta Blanca Regulez.

 

21 zenbakia Nekane Bizkai da, Jose Luis Etxegarai, Barañaingo udal zerrenda burua, Ventura Gonzalez, Idoia Etxeondo, Iñaki Mendez, Patxi Unzue, Iñaki Agirre, Helena Arruabarrena eta Amaria Arrizabalaga 30 zenbakian jarraituz.

 

Koalizioko hautagaiak azaldu duenez, zerrenda “Geroa Bain parte hartzen dugunon arteko adostasunean” landu da. Zerrendan “bere etorkizunaren subjektu politikoa den gaztedia aintzat hartu nahi” dela nabarmendu du, eta gainera “udal bokazio handia duela, gure Erkidegoko aniztasuna ekar dezan”.

 

Halaber, Geroa Baik “ezagupenean, hausnarketan eta pentsamenduan oinarritutako aldaketa” bilatzen duela baloratu du. “Pentsamendu munduko pertsona ospetsuak ditugu bidelagun, hala nola Daniel Innerarity (50), Fernando de la Hucha (44) edo Bixente Serrano (43)” gaineratu du.

 

Barkosek “benetako demokrazia hondo eta sakona eraikitzea” aldarrikatu du, eta zerrendan Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko kide den Mirentxu Agirre bezalako pertsonak egotea nabarmendu du.

 

“Lekukoa bokazio demokratikoz jasotzen dugu, etikara eta oinarrizko baloreetara itzuliz” defendatu du hautagaiak. “Ez da hainbeste sigla aldaketa bat, balore eta politikagintzan aldaketa baino” aitortu du.

 

“NAFARROAREN BEREZKO NORTASUNA”

 

Uxue Barkosek koalizioaren konpromisoa aldarrikatu du “Nafarroaren berezko nortasunean sakontzeko eta sendotzeko, bere interes orokorretan, gizarte zuzenago, elkartasun handiagodun, parekideago eta bere nortasunarekiko harroago bat eraikitzeko”.

 

“Beldurraren kanpaina hasi dutenen aurrean, ‘kaosa datorrela’… diotenak, jakin dezatela hemen badaudela gaur bizi dugun egoera honi buelta emateko prest dauden gizon eta emakumeak, eta egoera hau bai dela kaos instituzionala” iritzi du.

 

Hauteskunde ondorengo itunen inguruan, Barkosek esan du “jendartea izango dela aldaketaren aktore nagusiak zeintzuk izango diren esango duena”. “Inkestek, nafar jendarteak aldaketa beharra dagoenaren uste garbia duela diote” adierazi du.

 

Zentzu honetan, Geroa Baik “beste alderdi politikoekiko ez duela marra gorri bakar bat ere esan du, bai ordea aldaketa gertatzeko” errepikatu du. “Ez dugu Nafarroa apurtua ikusten jarraitu nahi, Europarik txiroena gehiago txirotzen duten politiken gibelean egiten diren politikarik nahi, ez dugu berea den historiaz eta kulturaz harro ez dagoen Nafarroa bat” azaldu du.

 

 

EUROPA PRESS

 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!