Nafarroako Lehendakaritzara eta Iruñeko Alkatetzara Geroa Baiko hautagaiek, Uxue Barkos eta Itziar Gomez hurrenez hurren, euren web orrialdeak martxan jarri dituzte, hiritarrarekin harren zuzenean aritzeko irekiak, “politikagintza hertsiarekin” amaitzeko.
Zehazki, www.uxuebarkos.com eta www.itziargomez.com web orrialdeetan, bi hautagaiek aurkezpen biografiko labur bat egiten dute, datorren legegintzaldirako euren konpromisoak aditzera eman, bai eta hiritarrak eurei zuzentzeko atal bat eskaini ere. Blog pertsonal bat ere dute eta hautagaien sare sozialetara estekak.
Uxue Barkosek prentsaurrekoan argudiatu du “hertsitako politikagintzatik aldentzeko beharra dugu, horrek sakonki kezkatzen nau”, eta azaldu du bere “funtsezko helburua hiritarrekin kanal zuzena, egonkorra eta iraunkorra ezartzea dela, joan etorrikoa, eta oxigenatzeko aukera emango diguna, hauteskundeetatik haratago kanal iraunkorra izateko konpromisoari helduz gainera”.
Bere web orrialdean, Nafarroako Lehendakaritzarako hautagaiak “Bi Nafarroak gainditu, enplegua sortzea, kalitatezko enplegua gure obsesio bihurtu, gure osasungintza publikoa hondotik atera, eta gure etorkizuneko ahaleginak hezkuntzan oinarritu” konpromisoak eskaintzen ditu.
Uxue Barkosek ondoko konpromisoak hartzen ditu ere “Lurralde osoan euskarekiko harrotasuna berreskuratu, Autogobernua eta bere tresnak grinez defendatu, Mendekotasunaren arretarako oinarriak eraiki, Nafarroara bere gazteria eta kanporatutako talentuak itzularazi, Aukera ikusmoldez Europan lan egin eta hori guztia baretasunez, zentzutasunez, iraunkortasun bokazioz eta, nola ez,
aldaketa barnerakoia eraikiz egin”.
Bere aldetik, Itziar Gómez “zuzentasuna, gardentasuna, ardura eta parte hartze herritarraren printzipioek aginduta. Non udal gobernuak entzun eta biztanleen eskaerak erantzungo dituen, Udala akordio borondatearekin gidatzeko gai izango dena eta ez norgehiagoka” aldarrikatuko dituen gobernatzeko modua martxan jartzeko konpromisoa hartzen du
Baita ere, “Hiri jasangarriaren, ingurunearekin armonian, oinezkoentzako eta bizikletarako pentsatua, berdegune gehiagorekin eta bere oinatz ekologikoa gutxitzeko arduratsuaren” aldeko apustua egiten du.
Halaber, Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak “kultura garapenerako ardatz duen hiria eta berrikuntza eta sormenaren sustatzaile izango dena, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aktiboki sustatuko dituena eta udal baliabideen aldeko apustua egingo dituena” aldarrikatu du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.