Barkosek Nafarroan aldaketa emateko bere proposamena oinarritzen dituen hamar konpromisoak aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mar. 30a, 00:00

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagaiak Nafarroan aldaketa emateko bere proposamena oinarritzen dituen hamar konpromisoak aurkeztu ditu koalizioak Nafarroako hiriburuan gaur goizean egin duen Kontseilu Nagusian. Barkosek nabarmendu du “jendarte osoarentzako erronkari aurre egingo diogu, datorren maiatzaren 24an gure erkidegoko emakume eta gizonezkoek Nafarroan aldaketa erabakitzearena, eta zer nolako aldaketa nahi dutenarena”.

“Bide horretan, Geroa Bai, jendartearen aurrean konpromiso argiarekin aurkezten da, gure aburuz legegintzaldi osorako gida izan beharreko konpromisoa: Nafarroa bere emakume eta gizonentzako berreskuratzea, bere erakundeak berreskuratzea, krisialdi ekonomiko eta balore krisialdiko une latz hau gainditzeko gai garenaren harrotasuna berreskuratzea, nortasun propiodun jendartea izanik, arazoei aurre egiteko gaitasunarekin eta ahaleginak, inposatu diguten modua baino elkartasun, berdintasun eta ilusio handiagoz zuzenduz” defendatu du Barkosek.

Geroa Baiko hautagaiak nabarmendu du: “Gobernatzen badugu, nafar hiritar guztientzako kudeatuko dugu, bere interesen eta ongizatearen alde”. Barkosek azpimarratu du abiatze puntu honek, Geroa Bairen kasuan, ondorengo hamar konpromisoak betetzeko erabakiak hartzea eskatzen duela:

1. Bi Nafarroak gainditu. Barkosek azaldu du “nafar jendartea ezin dela apurtuta bizitzen jarraitu”. “Batasunean eta gure aniztasunaren aitorpenean eta gozamenean gure armarik indartsuenetako bat egongo da” defendatu du.

2. Enplegua sortzea, kalitatezko enplegua, gure obsesio bihurtu. Geroa Bairen hautagaiaren arabera, “egia da Estatuko gainontzekoekin konparatuz egoera ez dela hain larria, baina egia da ere Nafarroan arreta handiz begiratu beharreko eskualdeak daudela, hala nola Erribera eta Sakana, non langabeziak kasu askotan %25a gainditzen duen”.

3. Gure osasungintza publiko hondotik atera. “Ez diezaiegun utzi hondartuta dagoela uste dudan itsasontzi hau hondoratzen, gure gizartearen norabidea zuzentzeko aukera handiak baititu”, esan du Barkosek, eta “osasungintza gure altxorretako bat da eta hondotik ateratzeko beharrean sinetsi behar dugu” defendatu du.

4. Gure etorkizunerako ahaleginak hezkuntzan oinarritu. Geroa Baiko hautagaiak azpimarratu du “hezkuntza sektorean etorkizunari aurre egiteko armarik onena aurkituko dugu, datozen belaunaldiak gizarte parekideago, bidezkoago eta zoriontsuagoan ere bizi daitezen prestatzeko”.

5. Lurralde osoan euskararekiko harrotasuna berreskuratu. Barkosek deitoratu du “urte gehiegi direla borrokan euskara gure hizkuntzetako bat izaten saiatzeko” eta “gizarte elebiduna izatearen harrotasuna berreskuratzeko” apustua egin du.

6. Autogobernua eta bere tresnak grinez defendatu. Barkosek salatu du “UPNren aldetik ez dela interesik egon, urte hauetan Mariano Rajoyren Gobernuaren aldetik berzentralizazio prozesuan tematuta egon direnean, gure autogobernua definitzen duten funtsezko elementuak mehatxatzen dituen prozesu larria alegia”.

7. Mendekotasunaren arretarako oinarriak eraiki. Geroa Bairen hautagaiaren arabera, “Gizarte honek areagotze garrantzitsua jasaten ari du, eta krisialdiaren premien ondorioz, ez gara ohartzen ari gizarteak mendekotasunaren inguruan erronka berriak eskatzen dituela”. “Erakundeek familia guztiak lagundu behar ditu bere mendekoen zaintzean eta ez norbanakoaren arazo bihurtu, jendarte osoaren ardura da” azpimarratu du.

8. Nafarroara bere gazteria itzularazi. “Nafar gazte askoren talentuak kanpora joateko beharra izan du oso denbora gutxian baina gehiegizko eran, eta gure gazteen talentu hori berreskuratzeko gai izan behar dugu, hoberen hezitako belaunaldia baita”, azaldu du.

9. Aukera ikusmoldez Europan lan egin. “Aski da gainontzeko foru lurraldeei bizkar emateaz gain Europara ere ematea” ziurtatu du Barkosek. “Aukera ikusmoldez begiratu behar diogu Europari baina baita ere harrotasunez eta nafarrok mundura balore positiboak esportatzeko gai garela konbentzituta”.

10. Hori guztia baretasunez, zentzutasunez, iraunkortasun bokazioz eta, nola ez, aldaketa barnerakoia eraikiz egin.

“Aldaketa jendearentzako beharrezkoa dela esaten digute behin eta berriro egiten ari diren tenperatura-hartzeek, bai eta gure gizartean aldaketa deiadarra nabaria dela eta aldaketa horretan Geroa Bai funtsezko protagonista nagusia izan behar duela”, esan du Barkosek.

“Ez diezaiogun beldurrik izan erronka honi, ez eta ez dezagun utzi besteek Nafarroan beldurrak aireratu ditzaten”, esan du Barkosek. “Krisialdiari aurre egiteko beste modu bat badago, politikagintza egiteko beste modua bada eta gure gizartea zuzenagoa izateko gaitasuna badago”. “Geroa Bai aldaketa horren egile izan daiteke eta izan behar du” amaitu du.

 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!