Geroa Baik eskualdeko mugikortasun sostengarrian oinarritutako hiri eredu berri bat proposatzen du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mar. 25a, 00:00

Iruñeko alkatetzarako Geroa Baiko hautagai Itziar Gómezek, koalizioaren mugikortasun politiken inguruko proposamena aurkeztu du gaur goizean. Gómezek nabarmendu du “gaur egun Iruñearen argazkia onartezina dela, ez baita bere diseinu, tamaina ez hiritar potentzialari egokitzen, ez eta ingurugiroarekiko konpromisoarekin ere”. Zentzu honetan, Geroa Baiko hautagaiak Iruñerriko Mankomuinitatearen azken inkestaren datuak gogoratu ditu, non kotxearen erabilera altua, %12,7an kokatzen den garraio publikoaren erabilpen urria eta oinezko mugikortasunaren gainbehera nabarmentzen diren.

Itziar Gómezek azpimarratu du “egoera hau borondate politiko ezaren ondorioa dela, arduradun politikoen utzikeriarena eta haien plan eta konpromisoen ez betetzearena alegia”.

Honen aurrean, Geroa Baiko hautagaiak “joera aldarazteko” apustu tinkoa egin du eta horretarako “kotxearekiko erabilera eta mendekotasuna murriztea, mugikortasun sostengarriaren moduak indartzea, oinezkoentzako eta txirrindularientzako sare eraginkorrak sortzea eta kalitatezko hiri ingurua berreskuratzeko espazio publikoa libratzea” proposatu ditu.

Horretarako, Itziar Gómezek “eragile politiko, erakunde eta, noski, hiritarrekin adosturiko hiri eredu batetan oinarrituriko mugikortasun kultura berri bat bultzatzeko beharra” nabarmendu du.

Zentzu honetan, Geroa Baiko zinegotziak “ikuspuntu komun, barnerakoi eta koordinatu baten” garrantziari so egin dio, eta horretarako dio “Iruñerriko Mankomunitatea planteamendu globala neurtzeko erakunde aproposa dela, bai eta Iruñerriko Mugikortasun Plana planifikaziorako beharrezko tresna”.

Mugikortasun kultura berri honetan, Gómezek azaldu du “Geroa Baik garraio publikoaren planteamendu berriaren alde apustu tinkoa egiten duela, gorderiko plataforma funtsezkoa eta kotxeari alternatiba delarik”. Halaber, “herri partaidetza prozesuaren garrantzia eta lan eraginkor eta helburu betetzea lortuko dituen mugikortasunaren behatokiaren beharra” aldarrikatu ditu.

“Iruñearentzako lehenbailehen eta premiaz” Itziar Gómezek “talkazko ekimen politikoa” proposatu du, “bizikletari bultzada garrantzitsua emango diona, ez oinezkoaren lepo baizik eta kotxe pribatuarenenera,  bizikletaren behatokiak koordinaturiko politikak hauek mugikortasun politikekiko duten lotura sendotuz”.

Talka jarduera hau garatzeko, Geroa Baiko hautagaiak lehenbailehen bete beharreko hurrengo neurriak aurkeztu ditu:

1-Etorbide nagusietan konexiorako funtsezko ardatz eta auzo ezberdinetan dauden 30eko ziklo-kaleetan oinarrituriko Sare seguru eta eraginkorra eratzea.

2- trafiko lasaitasunerako 30eko zonak bultzatzea elkarbizitza eta elkarbanako erabilpena duten espazio bezala.

3- NBCIren zerbitzua indartu eta berrikusi, lanpostu gehiago ezarriz eta beste batzuk aldatuz.

4- Unibertsitate zein ospitale-zentroetan mugikortasun planak sustatu

5- Bizikletaren behatokiarekin elkarlanean Iruñerriko bizikleta-zirkulazioaren Ordenantza bultzatu.

6- Hiriko puntu ezberdinetan bizikletentzako aparkaleku babestuak eta seguruak eratu.

7- Malda handiko hiriko sarrera ezberdinetan (Beloso, Labrit, San Jorge), igoera egiteko sistema errazgarrien ezarpena aztertu.

8- “Lanera bizikletan” kanpainen sustapena, balizko zerga onurak planteatuz.

9- “eskola bideak” proiektua martxan jartzea, hiriko eskola zentroetara eta zentroetatik garraiobide sostengarriak erabiltzea sustatzen duena alegia. Txikienen autonomia ohiturak sortzea.

10- Udal zerbitzuak bizikletan egitea, Udalak jokaera ohitura berriekin eta konpromiso honekin adibidea emanez.

11-Bizikletaren erabileran kontzientziazio, sustapen eta trebatze kanpainak. Erabilpen egokiaren eskuliburuaren eta Iruñeko bizikleta sarearen mapa egitea. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!