Barkos: “UPN eta PPK LOFCAren erreforma isil-gordean egin nahi dute”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mar. 24a, 00:00

Geroa Baiko diputatu Uxue Barkosek PP eta UPN salatu ditu gaur, Erkidego Autonomoen Finantzaketaren Lege Organikoaren (LOFCA) erreforma “isil-gordean” egiteko asmoa dutela dela eta, bai eta bere kezka azaldu, “horrelako erreforma bat, garrantzi osoko gai honek merezi duen osoko bilkuran eztabaidatu gabe burutzeko” posibilitatea dela eta.

Ziurtapen hauen aurrean, Partido Popularreko diputatu José Cruz Pérez Lapazaránek onartu du eztabaidaren gehiengoa batzordean egingo dela eta ez osoko bilkuran, gaur Barkosek defendatutako ekimenak eskatu moduan.

PPren Gobernuaren proposamenaren aurretik erregistraturiko ekimen horrek, LOFCAren bigarren xedapen gehigarria aldatuz Nafarroaren autogobernua sendotzea du helburu.

Zentzu honetan, Barkosek azaldu du Geroa Bai proposaturiko erreforma “motza izan arren, nafar foru erregimenaren aitorpen adierazpen sakona dela” eta gainera azpimarratu du “LOFCAren bigarren xedapen gehigarria lehen zuzendu izan balitz, zerga-bilketa arloan gatazka ugari ekidingo zitezkeela gobernu zentral eta foru gobernuaren artean”.

Halaber, Geroa Baiko diputatuak argudiatu du parlamentu-ekimen honen jatorria Auzitegi Konstituzionalaren hainbat ebazpenetan dagoela, haietan Nafarroak “Nafarroako Parlamentuak hitzartu gabeko zergak ezartzeko” ahalmena zalantzan jartzen baita.

Hori dela eta, Barkosek gogora arazi du legegintzaldi honetan zehar Administraritza zentralaren eta foru administraritzaren arteko talkek, “beste gauza batzuen artean, Auzitegi Konstituzionaleko bi ebazpen ekarri dituztela, zeinetan LOFCAren aplikazioak hitzartu gabeko zergak ezartzea ukatzen duen”.

Horregatik, Barkosek Geroa Baik aurkezturiko erreforma honen garrantzia nabarmendu du, “Nafarroako Foru Komunitatearen finantza eta zerga jarduera ohiko Hitzarmen Ekonomikoaren bitartez erregulatzea” proposatzen baitu, PP, UPN eta UPyDk ukaturiko eta Ganberako gainontzekoak babesturiko erreforma alegia.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!