Geroa Baik Nafarroako Kutxaren Ikerketa Batzordearen aitzinean bere proposamenak erregistratu ditu. Alde batetik, koalizioko parlamentariek Nafarroako Kutxa Fundazioari eta Caixabank-i eskatuko dioten informazioa zehaztu dute. Bestetik, Geroa Baik, helburu honekin Batzordeak deituriko bileran proposatuko denaren esperoan, banan-banan aipatu du agertzea lehentasunezkoa den pertsonen zerrenda. Azkenik, koalizioko parlamentariek Batzordearen aurrerapen maila baloratzeko eta konklusioen lantze, eztabaida eta, bere kasuan, onespena emateko egokientzat deritzoten egutegia aurreratu dute.
Agerpenen eskaera
Geroa Bairen aburuz, “Ikerketa Batzorde honek Nafarroako Kutxan gertaturikoari buruz egia ezagutzeko balio behar du eta horretarako erabat beharrezkoa da erantzule politikoek diotenaz gain, kudeaketa ezberdinetan parte hartu duten pertsona ezberdinen adierazpenak lehen eskutik jasotzea, horrela kudeaketa horien justifikazio, orientabide, planteamendu eta abar ezagutu ahal izateko”.
Lehenik, Geroa Baik, lehentasunezkoa deritzo 2010 eta 2011 bitartean Nafarroako Kutxan kontularitza eta/edo kudeaketa kontrol eta/edo aurrekontu-kontrol Arduradunaren agertzea; 2010 eta 2011 bitarteko Nafarroako Kutxaren kontu-ikuskaritza txostenak sinatu zituen Kontu-ikuskariarena; Banca Cívica sortzeko eta ondoren Caja Sol egin zen baldintzetan gehitzeko, bai eta ondoren Burtsara irteteko eta Caixabank-en integratzeko erabakia sostengatu zuten funtsezko txostenen egileena; bai eta euren bozekin aitzineko erabakiak hartzea lagundu zuten Aurrezki Kutxaren administraritza organo nagusietako partaideen agertzea ere.
Eztabaida eta Konklusioak
Geroa Baik bere eskaeran agertzen duen moduan “martxoaren 6 eta 16a bitartean, Batzordeko kideek eginkizunak zein posiziotan dauden baloratu beharko lukete eta mahaigaineratu, eztabaidatu eta, bere kasuan, konkusioak onetsi, talde bakoitzak bere banako jarrera hartzeko eta hau jakitera emateko duen eskubidea errespetatuz, noski”. Koalizioak zehaztu du “Eginbeharren amaiera data maximoa luzatzeko egokitasuna, bere kasuan, eztabaidatuko dela”.
Geroa Baik martxoaren 11, asteazkena, aurreikusten du talde bakoitzaren konklusioen aurkezpena egiteko data maximotzat. Azkenik, martxoaren 16 proposatu du Ikerketa Batzordea elkartzeko data, bertan konklusioen eztabaida, eta bere kasuan onespena eman dadin.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.