Geroa Baik, Baztan-Bidasoa bezalako eskualdeetan jende-hustea ekiditeko ohizko etxebizitza isolatuak eraikitzeko erraztasunak ematea proposatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ots. 13a, 00:00

Geroa Baiko parlamentari Manu Ayerdik mozio bat erregistratu du Nafarroa Atlantikoko Lurralde Antolamendu Plana aldatzeko eskaerarekin ohizko eta iraunkortasunez erabiltzeko etxebizitza isolatuak eraikitzeko irizpideak malgutu daitezen.

Araudi urbanistikoaren erabilera historikoak Hiritu Ezin daitekeen Lurraren gaur egungo irudia utzi du, bere gabeziak Nafarroa Atlantikoko Lurralde Antolamendu Planean (LAP 2) bai eta Hiritu Ezin daitekeen Lurrean etxebizitzak eraikitzeko baimenen ukapenetan ikus daitezkeelarik.

Ezin ahaz daiteke herri horietako udalen ikuspuntutik, bereziki haietan urte luzez daramaten pertsonen memoriatik, Foru Legearen eta ondoren onartu diren arauen helburua, Hiritu Ezin daitekeen Lurra izan arren herriko bizilagunek familiako baserriarenak ziren lurretan etxebizitza eraikitzea errazteko  izan dela, horrela lurrak lantzeko eta Hiri Lurra edota Hiritu daitekeen Lurra erostea ekiditeko etxebizitza berria eraikitzeko.

Horregatik, LAP 2ren onartzearekin, kaltetuta suertatu diren herri gehienek 27 eta 28 artikuluen idazketa eta interpretazioa berrikustea beharrezkoa dela iritzi dute, hiritu ezin daitekeen lurrean etxebizitza eraikitzeko salbuespena uler dadin, herri horietan biztanleria, eta era berean hiri sistema, mantentzeko helburuarekin, etxebizitza lortzeko errazagoa den beste herrietara emigrazioa ekidinez.

 

Horregatik guztiagatik, Geroa Baik “Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari, kaltetutako udalak entzun ondoren, maiatzaren 16ko 44/2011 Foru Dekretuak onarturiko Nafarroa Atlantikoko Lurralde Antolamendu Planaren 27 eta 28 artikuluak aldatzeko eskakizuna egin diezaiola” proposatu du “ohizko eta iraunkortasunez erabiltzeko familiabakarreko etxebizitza isolatuak eraikitzeko irizpideak malgutuz”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!