PROGRAMA-JARDUNALDI IREKIAK

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ots. 20a, 00:00

Datorren otsailaren 28an, larunbata, Geroa Baik Programa-Jardunaldi irekiak burutuko ditu Iruñeko Golem Yamaguchi zinematan. 2013ko apirilean egindako Alternatibarako Jardunaldien jarraipena dugu hau. Orduko horretan bezalaxe, Geroa Bairen programa osatuko duten arlo ezberdinak aztertu eta eztabaidatuko dira, partehartze zabala ardatz. 

 Eztabaidarako oinarri izango diren dokumentuak duela ia 3 urte abiatu ziren lan taldeetan jorratu izan dira eta horretan 100 pertsona baino gehiagok hartu izan du parte. Dokumentuetan egungo egoeraren inguruko diagnosiarekin batera, proposamen eta neurri zehatzak ere badaude. Hiritarron parte-hartzeaz gain, alor ezberdinetako talde, elkarte eta erakunde ezberdinekin elkarlanean osatu diren dokumentuak dira. 

 Jardunaldiak erabat irekiak dira; horretan nahi duen orok har dezake parte goizeko 9:30etatik aitzin. Eztabaidak bi txandatan banatuko dira, horietako bakoitzean talde ezberdinetan batera arituko garelarik. Alegia, lehenengo eztabaida txanda goizeko 9:30ean abiatuko da eta honako talde hauek arituko dira: Hezkuntza, Osasungintza, Gizarte Zerbitzuak, Barne saila, Gobernu Irekia, Ingurumena eta Autogobernua.

 11:00k aldera atsedenalditxo bat burutuko dugu, kafea hartu eta lanari berri ekiteko 11:30ean. Bigarren txanda horretan honako talde hauek arituko dira: Hizkuntza Politika, Fiskalitatea, Kultura, Bizikidetza, memoria eta adiskidetzea, Kirolak, Gazteria eta Berdintasuna.

 Ordu bata aldera amaitutzat emanen da eztabaidarako tartea eta talde ezberdinetan adostutakoaren berri emanen da plenario batean, Jardunaldiei amaiera emateko Nafarroako Gobernuko presidentziarako Geroa Bairen hautagaia, Uxue Barkosek hitza hartuko duelarik. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!