Geroa Baik 16 zuzenketa aurkeztu ditu beste biktimen legearen inguruan ordaina egia eta justizia printzipioak azpimarratuz

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ots. 23a, 00:00

Geroa Baik 16 zuzenketa erregistratu ditu eskuin muturreko edo funtzionario publikoek eragindako biktimen aitorpen eta ordainketa foru legearen proposamenaren inguruan, “nahitaezkoa” deritzon araua “ahalik eta osatuena” izan dadin.

Horrela adierazi du gaur astelehenean prentsaurrekoan Geroa Baiko parlamentari Manu Ayerdik koalizioko diputatu Uxue Barkosekin, Izquierda-Ezkerrak aurkeztutako lege proposamenari aurkeztutako zuzenketak zehazteko helburuarekin egin duen agerpenean.

Aurkeztutako zuzenketen artean, koalizioak “modurik hoberenean landuta ez zeuden zenbait elementu” sartzea proposatu du, hala nola “biktimen inguruan ari garenean, giza eskubideen urraketaren biktimen inguruan ari garela argi uztea”.

Bestalde, Ayedik azaldu du Geroa Baik “legearen hiru kontzeptu azpimarratu nahi dituela: ordainketa, egia eta justizia printzipioak”, helburu horrekin hiru artikulu berri  sartu dituelarik “legearen letrak dioenaz gain, Nafarroako Administraritzaren jarrera indarkeria pairatu duten pertsonen ondoan egotea dela beti argi uzteko”.

Lege proposamenean planteatzen den ikerketa batzordeari dagokionez, koalizioak proposatu du batzordea “Parlamentuak hautatu dezala, baina Gobernuak proposatuta, Geroa Bairen aburuz, eta ziur bere programan egongo dela, funtsezko elementuetako bat Nafarroako Gobernuak bere egituran bakea eta elkarbizitza kudeatzeko unitate bat egotea da”.

Gainera, koalizioak, ikerketa batzordearen proposamenak lotesleak izatearen I-Eren proposamena zuzendu du, “derrigorrezko” izan daitezen. “Gobernuak ezin izango du ikerketa batzordearen proposamenik gabe erabaki, baina atea irekita uzten dugu lotesleak izan ez daitezen” zehaztu du.

RAJOYRI KRITIKA

Bestalde, Geroa Baiko diputatu Uxue Barkosek, astearte honetan Gobernu zentraleko presidente Mariano Rajoyri luzatuko dio Estatuaren Egoeraren gaineko Eztabaidan, “memoria berreskuratze eta baketzearen” inguruan Exekutiboaren “ekimen eza” dagoenaren kritika.

Barkosek azaldu du krisialdi ekonomikoak eta enpleguak bere ekimenen “zatirik handiena” hartu duela erakunde ezberdinetan, baina gehitu du “premiek ezin dituztela alde batera utzi garrantzitsuak bai eta premiazkoak diren gaiak, memoria berreskuratzeko eta baketzeko prozesu bat den bezala alegia”.

“ETAren behin betiko su etenaren iragarpenarenaz geroztik ekintza politikoak protagonismo gehiago hartu beharko lukeela ulertzen dugu, bereziki erakundeetatik” defendatu du diputatuak, zeinak gobernu zentral eta foru gobernuaren “geldotasuna” “sakonki” deitoratu duen.

Bere iritziz, “geldotasun hau, gai honen inguruan eman zitekeen adibiderik okerrena da”. “Ez da bidezkoa prozesu honen inguruan une honetan inolako ekimenik ez egotea”, azpimarratu du Barkosek, eta “une honetan nafar gizarteak dituen premiak elkarbizitza bezalako hain gai sentikorra den aitorpen eta berreskurapenarekin bateragarria den lanarekin ikusi behar dira” bukatu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!